Egindako testu guztiak oso desberdinak izanda, Einarren testua testua aukeratu dugu. Haren testuan irakasle batek hezkuntzan bete behar duen papera azaltzeaz gain arlo pertsonalean ere garatzen duelako harremana. Izan ere, hezkuntza maila egokia garatzeko, bai irakasleak, ikasleak eta indarrean dagoen sistemak elkar aritu behar dira, erlazio jariakor bat lortuz. Horretarako bakoitzaren garrantzia aintzat hartuz berdintasunetik eta elkarrenganako errespetutik.
Hona hemen testua:
" Hezkuntza ulertu behar da
irakaslearen lanbidea ulertzeko. Gizarte bat eraikitzerako orduan ezinbestekoa
da hezkuntza-maila egokia izatea eta horretarako guztion laguntza behar da.
Administrazioak, irakasleek, ikastetxeek, familiek eta ikasleen lana batu behar
da norabide berdinean joateko. Ildo berean, azken urteetan familiek garrantzia
galdu dute bere seme-alaben hezkuntzan, eta hori berreskuratu behar da; etxean
ere hezkuntza prozesua garatzeko. Hezkuntzaren ardura izan behar da umeak
heztea, beti ere bere kabuz pentsatzeko gai izateko, haiek har ditzaten
(txikitan gurasoen aholkuak jasoz, eta nerabezarotik aurrera bakarrik)
beraientzako egokiak ikusten dituzten erabakiak.
Gaur egun, oso gutxi baloratutako
lanbide bat daukagu irakaslearena. Pertsona askok oso gauza erraza dela diote,
eta opor egunak gehituz gero, jende askok gutxiesten du, bai lanbide eta baita
gradua ere. Beraz, gizartean irakasleen eta irakasle bidean daudenen irudia ez
da hoberena. Hala ere, oso gratifikantea da umeekin egotea, nola hezten diren
ikustea, pixkanaka-pixkanaka beraien garapenaren zati bat izatea. Horretarako,
umeekin erlazio ona egon behar da, afektibitatea landuz baina lagunak izatera
ailegatu gabe ezta umeen intimitatearen muga zeharkatuz. Errespetutik autoritatea
lortuz, beraien errefente izatera heldu behar da irakasle on bat.
Umeek ez dituzte nabaritu behar da
irakaslearen egoera pertsonala, haiengan eragin zuzena duelako. Nahiz eta zaila
izan, irakaslea (nahiz eta alai edo triste egon) umeetan zentratu behar da eta
haientzat duen guztia eskaini, baloreen eta edukien aldetik. Izan ere,
klasearen giroa egokia izan behar da guztion ehuneko ehuna lortzeko. Talde
osoan eragina izango du norberaren egoera pertsonala. Hori dela eta, klase
barruan gauzatzen diren harremanak egokiak izan behar dira, klasekide guztiek
eroso sentitu behar dira taldean. Egoera ona somatzen denean klasean, ikasleei
esan behar zaie hori dela bidea eta motibatu pixkat horrela jarraitzeko edo
ahal bada gehiago emateko. Aldiz, klasean giro txarra badago, azkar bideratu
jakin behar da klasea denok integratuta sentitzeko edo arazoa konpontzeko.
Azkenik, irakasle bakoitzak bere
metodologia pertsonala duenez, saiatu behar da ikasleentzako astuna ez izaten.
Umeak aspertzen badira klaseetan, azkeneko emaitzak ez dira onak izango. Hori
saihesteko, irakaslea klasea ematerako orduan dinamikoa izaten saiatu behar da,
parte hartzea edota teknologia berrien erabilera sustatzen. Azkenengo xedea,
umeak bere ikasgaia ganoraz hartzea izan behar da beti. Motibatuta egoteaz
gain, ikasteko orduan ganoraz aritzerakoan askoz errazago izango zaie ikastea,
gainditzea eta emaitza altuak izatea."
EINAR GALILEA AZACETA 46-01 LEHEN HEZKUNTZA
viernes, 30 de noviembre de 2012
miércoles, 28 de noviembre de 2012
Anne Metteren testua
Artikulu honetan (irakitseko egin klik bat hemen) Danimarkako hezkuntzari egiten dio erreferentzia. Jakin badakigu Danimarkan gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak ez direla beste lekuetan bezain handiak, baina hala ere badaude, eta handiak.
Danimarkako eskola mixtoa 9 urte irauten du (7 urtetik 16 urtetara) eta eskola hauetan ez da onartzen segregazioa, hau da, sexuaren arabera banatzea. Eskolaren 9 urteak jaso eta gero azterketa bat egin behar da, gure kasuan selektibitatea izan ohi da. Adinka banantzen dute klasean eta klase bakoitzak 15-28 ikasle inguru izaten du.
Ikasleak gutxitan errepikatzen dute eta deigarria da ikasleen %90a eskola publikoetara joatea, nire ustez honen arrazoia da, bertako eskola publikoak beste lekuetan ez bezala kalitate handikoak izatea. Artikulu hau idatzi duen emakumeak, Anne Mette, Danimarkako eskola definitzen du antiautoritario, iraki, demokratiko eta libreal bezala.
Bukatzeko esatea emakumearen egoerara erreferentzia egiten dion esaldi bat atentzioa deitu dit: "Nada es mas injusto que ofrecer idénticos derechos a personas que han sido sozializadas para la igualdad."

jueves, 22 de noviembre de 2012
Hautatze-mututasuna
Mututasuna
oso gutxitan ematen den arazo psikologikoa da. Non umeak jendearen aurrean hitz egiteari
ukatzen dio. Hitz egiteko arbuiatze iraunkor bat sumatzen zaio, nahiz eta
hizkuntza ulertzeko ez zaion inolako eragozpenik ikusten. Arazo hau pairatzen
duten haurrek, testuinguru jakinetan eta pertsona zehaztuekin hitz egiteari uko
egiten diote, hartara gainontzekoekin komunikatzeko bide bakarra keinuak dira.
Badirudi, anabasa psikologiko honen zergatia
gehiegizko lotsa izanagatik dela. Maiz, alde batera sentitzen diren haurretan
gertatzen da ( isolamendu soziala), bakarrik sentitzen dira, eta gainontzeko
kideak paregabeak balitz bezala ikusten dituzte, bera baino askoz hobe, hots,
gutxiagotasun-konplexua nabaritzen zaie. Gainera, oso sentiberak dira, bere
gurasoekiko interakzio izugarria dutenak , atxikimendu oso handia. Antza denez,
nesketan ematen da gehiago.
Bestalde, baliteke hizkuntza menperatzearen
zailtasunak izanagatik, bere muin familiarrarekin zerikusirik ez duen
pertsonekin hitz egiteari uko egiten dio. Izan ere, dislalia deritzona izan ohi
dute normalki haur hauek, hau da, hainbat fonema ahoskatzeko zailtasun dituzte,
hitz egiteko mesfidantza eragiten diotena.
Era berean, adituen iritziz umeen isiltasuna,
estutasun prozesu handi bati erreparatzen diote, non haurra hainbat egoera
sozialen aurrean hitz egiteari uko egiten dio. Horretaz gain, umeak zapuztuta
sentitzen dira, ezin ezer eginik, Beraz, ahalik eta lasterren irtenbide bat
bilatzea komenigarria litzateke, gainerako umeen maila berean jarduteko, eta
umeak bere kideekin alderatuz berdina dela sentituz.
Arazoaren irtenbidea tutorearen ikuspegitik
Lehenik eta behin, haurraren arazoa zein den jakin
behar dugu. Ondoren, umearekin pertsonalki hitz eginez, era lasai batean, umea
behartu gabe. Esate baterako, jolasen bidez oso egokia litzateke haurrarekin
lehenbiziko harremana izatea, berak bortxatuta senti ez dezan.
Halaber, askotan oso garrantzitsua litzateke umeari
hasiera batean ama-hizkuntzan hitz egitea, haurra seguruago sentitzeko (erdara
baldin bada, erdaraz), ondoren harian-harian euskara edo dagokion hizkuntza
barneratuz.
Osterantzean, gainerako ikaskideekin hitz egin
beharko genuke. Izan ere, makina bat aldiz bere adiskideek bere ordez hitz
dute, umea babestuz. Horrexegatik, mututasuna pairatzen duen haurrari ez
laguntzea garrantzitsua litzateke, umeak hitz egiteko beharra duela sentituz. Betiere,
umeak hitz egiteko saiakerak sumatzen zaizkionean, indarguneak goraipatu behar
dizkiogu, egiten dituen egitate positiboak indarberrituz.
Bukatzeko, kasua muturrekoa baldin bada,
profesionalek hartu beharko lukete esku auzian. Hots, ikastetxeko logopedak
nahiz psikologoak, umeari laguntza berezia eskainiko diote, eskola-orduetan era
indibidual batean lagunduz.
Andoni
Agirretxe
Hona hemen hautatze- mututasunaren bideo interesgarri bat, mututasunaren zergatiak azaltzen diguna.
miércoles, 21 de noviembre de 2012
Hezkidetzaren mitoa
Testu hau, hezkidetzari buruzku mitoa eta haren eboluzioa
denbora zehar aztertzen du. XIX. mendeko azken herenean, hezkidetza eskaera
batean bilakatu zen. Garai honetan baziren hainbat pedagogo, hezkidetza
aldarrikatu zutenak. A.Manjon izan zen bide erakuslea, ondoren Ferrer i Guardia
eta Rosa Sentat jarraiki. Baina bistan da, aipatutako pertsonai hauen ideología
desberdina dela eta, hezkidetza ez zela kontzeptu bera norbanako hauentzat. Bakoitzak
bere erara eta bere ideologiaren arabera interpretatzen zuen.
Denbora aurrera zihoala, eskola mistoa (neskak eta mutilak
espazio físiko berean elkartzeak, gizontasuna emakumetasunaren gainetik
dagoenean eguneroko bizitzan) ezartzeko saihakerak ezer ezean gelditu ziren frankismoarekin.Izan ere, eskola
mixtoaren esperientziek eta eskaerak, abolitu egin ziren “Movimiento Nacional”
izeneko sistema pedagogikoren kontra joaten zelako. Hua da, frankismo garaian
heziketa bananduaren alde egin zuten, artifizialki neska eta mutilak bananduz.
Gaur egun aldiz,
hezkidetza sexuen arteko berdintasuna defendatzen du. Non eskola, ideologi
erreprodukzio tresna gisa erabili ohi da. Egun, helburua ez da emakumeen zein
gizonen arteko desberdintasunak bateraztea, baizik eta sexu bien arteko
berdintasuna onartzea, neskak eskolan pairatzen duten diskriminazioa alde
batera utziz.
martes, 20 de noviembre de 2012
Kirolaren garrantzia hezkuntzan
Dakigunez, gaur egungo hezkuntza sistema honetan, hezkuntza fisikoa ohiko irakasgai gisa hartu dute ikastetxeek. Izan ere, kirol jarduera haurrentzat gizarteratzeko baliabidrik garrantzitsuena da.Gainera bai kognitiboki bai fisikoki euren garapen pertsonalerako onuragarriak izango diren gaitasunak sustatzeko balioko du. Ikasle bakoitzak bere muga non duen ikusita, denbora pasa ahala lanarekin oztopo horiek nola igaro eta gainditzen duen ikusiko du, bere arlo emotiboari eragiten dioena, hau da, norbanakoaren erronka pertsonalei begiratuz, nola bere burua gainditzeko gai izango den.
Bestalde, ikastoletan lantzen den jarduera fisikoko irakasgaia, presio psikologikoaz salbuetsita dago, izan ere, goi mailako kirolarekin zerikusia ez dauka. Goi mailako kirolean lehiatzen dugunak, badakigu, azken helburua eta helburu bakarra IRABAZTEA dela. Haa da, azken emaitzak prozesuak baino eragin garantzitsua hartzen du.
Eskola kirolan aldiz, ikusten dugu nola irabaztea bigarren mailan dagoela, eta emaitzan haraindi badirela hainbat faktore berebiziko garrantzia dutenak:
- Lankidetza eta lan kolektiboa emaitzaren gainetik egongo dira
- Ikasleek disfrutatzea eta kirolarekin harreman zuzena izatea
- Izaera trebetasuna eduki, hau da, parte hartzea ezin da ezarri trebetasuna, sexua eta diskriminatzaileak eta beste faktore batzuen arabera
- Norbanakoak bere gaitasun fisikoen arabera arituko da, guztiak berdinak izanik
Heziketa fisikoa umeen garapen pertsonalerako zer nolako garrantzia duen ikusteko video bat utzi dizuet hemen!
lunes, 19 de noviembre de 2012
The Pseudoscience of Single-Sex Schooling
Testu honek, heziketa segregatuaren kontra jotzen du (1972an hezkidetzaren aldeko legea egin zen Estatu Batuetan, diru publikoa jasotzen zuten ikastetxeei segregazioa debekatuz), ez daudelako arrazoi sendorik sexuen arteko bereizketa gauzatzeko. Askotan, hezkuntza segregatua ematen den eskoletan emaitzak hobeagoak izaten dira. Dena den, azterketa zehatzago bat eginez, ikusten dugu hainbat aspektu emaitza hoiek azaltzeko, sexuari ez dagokionak, adibidez, bizi-maila altuagoa eta baliabide ekonomiko hobeagoak izatea, edo eskola hauek zorrotzagoak direla.Zientzia mailan, ikasteko gaitasuna desberdina da neska eta mutil baten artean, baina horrek ez du esan nahi orokorreko emaitzak alde batean txarragoak direla, baizik eta desberdinak puntu zehatz batzuetan.
Hezkidetzaren kontra daudenen artean, horrelako argumentoak erabiltzen dituzte kritika zorrotza egiteko:
- Klase mixto batean irakasleek denbora gehiago eskaintzen diete umeei, neskak albo batera utziz.
- Bi sexuen arteko elkar lana normalean ez da ematen eta talde-lanak sexuaren arabera egiten dira, mutilak mutilekin eta neskak neskekin egonda.
Dena den, oraindik, nahiz eta klase berean mutilak eta neskak elkartzen diren, ez da helburura ailegatu. Hezkidetzaren xedea izan behar da umeek desberdintasunik ez ikustea mutil eta neska baten artean. Inolako arazorik ez izatea beste sexuarekin "bizitzen" egunerokotasunean, eta horretarako, lan gehiago behar da.

jueves, 15 de noviembre de 2012
GATAZKEN KUDEAKETAREN HAUSNARKETA
Gatazka bi ideien edo beharren arteko talka dela esan dezakegu. Betidanik egon dira gatazkak bizitza sozialean, beraz ez dira ezkutatu behar. Gatazken existentzia onartzea izan behar da lehenengo pausua honi konponbidea bilatzeko.
Gaur egun mutilen artean nesken artean baino gatazka gehiago sortzen dira. Bistan da gatazkak ez direla negatibotzat hartu behar, izan ere, askotan konstruktiboak izan daitezke. Gatazkak ez dira nahitaez biolentziaz gauzatu behar, modu asko daude gatazka bat era onuragarrian konpontzeko.
Gatazka aurkitu ondoren egin behar dugun lehen gauza gatazka bera txikiagotu, garrantzia kenduz, egoera hoztuz, baretuz... Horretarako irakasleak lasaitasunez jokatu behar du, bi aldeekin egon eta norbanakoen ikuspuntua entzunez, horrela bitartekari lana eginez. Beraiekin bilera bat lortu behar du arazoa konpontzeko.
Behin biekin egonda, arazo horri konponbidea aurkitu behar dio. Horretarako haurren kolaborazio eta konpromezua ezinbestekoa da. Bilera modu egokian garatzeko, bakoitzak bere ikuspuntua adierazi beharko du, bestearena ulertu eta konponbidea bilatu non amankomuneko akordio batera heldu behar dira, non bi aldeek irabazten duten.

Landu beharreko testuak
1- http://www.sciencemag.org/content/333/6050/1706.short
2- https://docs.google.com/file/d/0B-pN2-NxgiVgZ3MyV3dCdEtnQ28/edit?pli=1
3- http://www.quadernsdigitals.net/datos_web/biblioteca/l_6837/enLinea/10.htm
4- http://www.csi-csif.es/andalucia/modules/mod_ense/revista/pdf/Numero_16/ANA%20BELEN_SANCHEZ_2.pdf
Testuak hemen posteatu ditugu, taldekideak eskura ditzaten.

miércoles, 7 de noviembre de 2012
martes, 6 de noviembre de 2012
Irakasleak ikasleak jotzetik, ikasleak irakasleak jotzera
Sareetik kurioseatzen nenbilela, "elpais.com" webguneko artikulu bat irakurri, honako hau esate baterako http://elpais.com/diario/2006/05/09/madrid/1147173858_850215.html, eta atentzioa deitu zidan. Artikulu honetan Madrileko datu batzuk ateratzen ziren, eta honen arabera irakasleen laurden batek esan zuen trato txarrak jaso zuela noizbait bere ogibidean, nire ustez hemen ematen dituzten datuak beharbada exageratuak dira baina aldi berean larriak, oso larriak datu hauek zuzenak izanez gero.
Askotan kontatu digute gure gurasoek beraiek umeak zirenean eskolara joaterakoan behin eta berriro, egunero, tratu txarrak jasotzen zituztela bere irakasleen esku. Pixkanaka egoera obera joan zen eta jada ez dira horrelako egoerak ematen, edo behintzat ez da bat ere normala izaten halakoak entzutea. Beharbada egoera hori superatzeko hartu ziren neurrien artean izan zen irakaslea ikasleekin egoera informalago batera pasatzea izan zen eta segurazki, honen ondoria izaten da irakasleenganako tratu txar kasu ugari hauek. Mutur batetik beste muturrera pasa gara, eta beraz horain egin behar dena da kasu hauetan gogor ekin eta normaltasun egoera batera ailegatzea, ez mutur batean eta ez bestean eta irakasleari BETI errespetuz tratatzen. Horrela ez bada neurri gogorrak hartu behar lirateke, beti ere ikaslearen hezkuntza arrizkuan jarri batik.
domingo, 4 de noviembre de 2012
"La educación prohibida" dokumentalaren hausnarketa
"La educación prohibida" dokumentala Espainiako eta hego ameriketako hezkuntzaren gaian espezialitutako pertsonak dira protagonista. Honako hauek, gaurko hezkuntza sistemari kritika gogorra egiten diota, eta hau egiteko hainbat puntutan zentratzen dira. Ikuspuntu oso aurrerakoia eta liberalekin ikusten dute gai guztiak, baina pertsonalki kasu batzuetan aurrerakoiegi.
Behin baino gehiagotan kritikatzen duen puntu bat teoria gehiegi eta praktika gutxi egiten dela da, nik bat egiten dut honekin. Hainbeste teoriarekin askotan lortzen dena da umeak ez dutela nahi ia klasera joatea eta kasu askotan irakasleek ezta, bestalde, klaseak praktikoagoak izanez gero dinamikoagoak izango ziren eta bai ikasle eta bai irakasle ez ziren aspertuko. Behin baino gehiagotan ikasleek ikastetxea kartzel bat bezala ikusten dute. Umeek bere esentzian daukate ezezagun aurkitzen duten gauzei buruz galdetzea eta gauza berriak inbestigatzean eta beraz soilik teoria ematen esentzia honek geldiatazten da. Ume bati behin ta berriro esaten badiote zer egin behar duen eta zer ez, aspertzen da eta ikasteko interesa galtzen du, beraz askatasuna eman behar diegu.
Irakaskuntza ikusten dute soilik langileak sortzeko tresna bezala eta honek suposatzen du guztiek berdin izan behar dutela, berdina jakin... eta irakaskuntza ez da hori baizik eta pertsonak sortzeko tresna, balore, ideologia eta pentsamendu propio eta indibidualekin. Eskola umeen onerako diseinatuta egon behar da, eta ez poterearen interes eta onerako.
Kritikatzen dute askotan ikasgai arrotzak ikastera behartzen gaituztela, nahiz eta gero etorkizunean ikasgai hauek ez dugun erabiliko gure egunerokotasunean, adibidez logaritmoak egitea. Aldiz, badaude beste gauza askok egunerokotasunean behar ditugunak eta eskolan ez dugula lantzen, gai hauei garrantzi handiago eman behorki genieke.
Pertsona batek dio gauzak ez direla ikasi behar, baizik eta ulertu, ze buruz ikasitako gauza batek denbora gutxi egongo da gure buruan baina aldiz ulertutako gauza beti ulertuko dugu eta ez gara hortaz inoiz ahaztuko. Dokumentalean atentzioa deitu zidan esaldi bat ikusi nuen eta honako hau da: "Estudiar no es un acto de consumir ideas, sino de crearlas y recrearlas" Paulo Freire pedagogoarena.
Bukatzeko, hemen usten dizuet sarean aurkitutako "La educación prohibida" dokumentalari egindako kritika interesgarri bat. http://www.rebelion.org/noticia.php?id=155031

Teknologien garrantzia gure ikastetxeetan
Azken urte hauetan, teknologia berriak gure ikasgeletan sartzen saiatu dira irakasleen ordezko izateko esperantzan. Uste al duzue teknologia berriak eta hezkuntza noizbait topatuko direnik?
Azken aldi honetan ikusten dugu nola lehen hezkuntzako ikasketetxeetan sartzen ari dira gero eta gehiago batzuetan badirudi irakasleak ordezkatzeko asmoz. Nahiz eta nahi honekin ez agin, soilik laguntza teknologiko edukitzeraren asmoarekin egin, oso komuna da ikastetxe batera joan eta ikasle bakoitzeko portatil berri bat ikustea. Aldiz, ziur nago, gela horretako ikasleen guraso askok arazoak dituztela urtero umeen liburuak ordaintzeko gero eta laguntza gutxiagoekin, baina bitartean gobernuaren dirua portatilak erosteko doaz.
Nire ustez garrantzitzua da teknologia oso erabilgarria delako eta klaseak kasu askotan askoz dinamikoak eta entretenigarriagoak dira baina ume bakoitzak portatil indibiduala izatea gehiegizkoa da, edo behintzat krisi momentu hauetan, lehen ezan bezala bitartean guraso askok bere haurren liburuak ordaintzeko arazoekin egonez.
Besterik gabe honen inguruko link bat usten dut.
http://www.hikhasi.com/artikulua/707

"Burka" izeneko jantzia permititu beharko litzateke gure klaseetan
Buruari bueltak ematea merezi duen gai bat entzun nuen duela denbora, eta honako hau da: Melillan 15 urteko neskatxa bati"burka" klasera eramatea debekatu zioten baita ukondoetarainoko eskularruekin joatea ere. Horren ondorioz, neskatilak eskola utzi zuen eta bere etxean geratu zen denboraldi batez, izan ere, eskolara joan ahal izateko baldintza bakarra "burka"rekin joatea zen, bere egunerokotasunean horrela jantzita joaten baitzen. Dena den, aipatzekoa da, hasiera batean ez zela horrela janzten baizik eta bakeroekin eta aurpegia bistan.
Gazteak zionaren arabera berdin zitzaion kurtso alde batera uztea ,"burka" eraman ahal ezin bazuen. Berak zerbait erabilgarria ikasi nahi zuen baina non soilik emakumeak egongo ziren eta eta non gizon batek ezin izango lukeen ikusi.
Adin txikiko salataritzak berehala eman zuen erantzuna horren aurrean, eta gurasoek behartu zituen eskolan berriro izen ematera, izan ere, beharrezkoa da 16 urte bete bitartean eskolara joatea. Gurasoek baietz esan arren, ez zuten euren hitza bete eta horrexegatik salatuak izan dira.
Eta honen aurrean, zera galdetzen diot neure buruari. Kulturartekosuna lantzeko hainbeste ahalengin egin ondoren eskolan, zergatik ezin dugu onartu beste kultura batzuetako janzkerak? Mugak jarri behar al dira? Izan ere, egia da denei gustatzen zaigula aurrean duguna ikusi ahal izatea, guretzat hori errespetua izatea delako. Eta gurasoak? zer egin behar dute egoera horren aurrean? Euren alabaren erabakiaren alde jo edo legalki gauzak ondo egin? Umea jada nagusia al da bere kabuz erabakiak hartzeko?
Oso gai konplexua dela uste dut, baina egia da nonoiz gerta dakigukela eta ondo legoke pentsatzen hastea horren aurrean zer egingo genukeen.
sábado, 3 de noviembre de 2012
Irakaslearekin elkarrizketa.
Duela aste bat, nire lehen hezkuntzako maisu
batekin egon nintzen hizketan, Karlos izenekoa. Bera aukeratu izan nuen nire
irakasle onenetariko bat zela gogoratzen naizelako, eta gainera, heziketa
fisikoko irakaslea ere bada, nik izan nahi dudan gauza bera. Hasiera batean
nahiko zaila iruditzen zitzaidan elkarrizketa hau gauzatzea, baina bere
laguntzarekin aurrera eraman izan nuen, gustura gainera
Ikastetxez aldatu zen eta berarekin topo egitea nahiko zaila izan zen. Behin telefonoz deitu nuela, nitaz gogoratzen zen eta lan honetan laguntzeko prest zegoen
Eguna heldu zen eta berarekin erdiguneko taberna batean gelditu nintzen, bere etxetik hurbil zegoena. Hasiera batean, etxean egindako galderak erakutsi nizkion, ideia orokor bat egiteko. Gutxi gora behera honelako azpimultzotan sailkatu nituen: Hezkuntza, irakaslearen papera, bere esperientzia pertsonala, alde onak eta txarrak eta heziketa fisikoa.
Berrogei minutu inguru egon ginen hizketan, gehiago izango ziren entrenamendua izan ez banu, oso ondo moldatu baikinen. Eskertzekoa da Karlosek izan zuen jarrera, oso jatorra eta laguntzeko prest. Gainera, behin lanari zegokiona bukatu genuenean, nire amarekin hitz-egin nahi zuen, txikitan oso ondo moldatzen zirelako. Bere mugikorra eman nion eta ni joan nintzenean, berarekin hizketan egon zen. Nire ama esan zidanez, oso gustura egon zen berarekin hitz egin zuen bitartean eta sorpresa ona izan zen berarentzat.

viernes, 2 de noviembre de 2012
Hausnargai - Experimento de Robert Rosendhal
Lehenengo experimentua, edo trebetasuna, Willhem Von Osten eta bere zaldiarena (Hans) ohikoa ikusten dut gaur egun, daudelako gauza berdina egiten duten txakurrek (kolpeak eman ondoren, zaunka eginez). Egia esateko, nik animalien adimenean sinisten dut, eta agian Hans zaldiaren kasuan ez, baina beste batzuetan animalien adimena berebiziko garrantzia du emaitzetan. Dena den, beste pertsona edo animali batean konfiantza asko izaten baduzu, berari modu batez edo bestez aurkeztuko diozu, nahigabe izanda ere, eta beste izakiaren arabera eragin positiboa izango du edo ez (sentimendu hori hartzeko gai ez bada).
Hori ikastetxetan ere gertatzen da, irakasleak ikasleenganako konfiantza badu eta haiek konfiantza hori jasotzen badute, modu positiboak isladatuko da emaitzetan. Hortaz, ikasleei ez zaizkie etiketak jarri behar, batzuk jakintsuak eta beste batzuk alferrak direlarik. Beraz, ikasle guztiei berdintsu azaldu behar diegu gure konfiantza eta ziur aski, bere emaitzak asko hobetuko dira haiek konfiantza hori jasotzen badute.
Azkenik, esan behar dut teorian oso ondo dagoela hau esatea baina praktikan jartzea oso zaila iruditzen zait, inkonstzienteki sailkapenak egiten ditugulako gure barnean eta ez ditugu berdin tratatuko "8"ak ateratzen dituzten ikasleek eta "4"ak aurkezten dituztenei

Taldekidentzat materiala
Besterik gabe, hemen uzten dut gaurko klasean (Tutoretzaren ingurukoa) landu dugun materiala, guztiok eskura izateko nahi dugun momentuan.
Eusko-Jaurlaritza : http://www.hezkuntza.ejgv. euskadi.net/r43-2459/eu/ contenidos/informacion/dig_ publicaciones_innovacion/eu_ otrosamb/adjuntos/910001e_Pub_ BN_plan_tutorial_prim_e.pdf
Slideshare : http://www.slideshare.net/ b06lehen/tutoretza- presentation
Eusko-Jaurlaritza : http://www.hezkuntza.ejgv.
Slideshare : http://www.slideshare.net/
HAUSNARGAIA “Experimento de Robert Rosenthal”
Hasteko Wilhelm von Osten matematika irakaslearen kasua kontatzen du, honek uste zuen bete saldia (Hans izenekoa) matematikak ikasi zituela baina hainbat froga egin eta gero ikusi izan zen ez zituela ahalmen berezirik saldia izateko. Saldiari gertatzen zitzaiona zen zenbaki edo letra zuzenera ailegatzen zenean jendean nabaritzen zuela zein zen zenbaki edo letra zuzena.
Ondoren, Robert Rosenthal-ek egindako esperimentu bat kontatzen du, egia esanda ez dut oso ondo ulertzen ze erlazio daukan aurreko kasuarekin. Esperimentu honek datza, klase eta maila berdineko talde batek bitan banatzen du eta irakasle desberdin bat jartzen diote talde bakoitzari, taldeko bati irakasleari esaten diote ikasle ezin hobeak direla eta beste taldeko irakasleari atzeratuta doazen ikasleak direla. Kurtso bukaeran froga bat egin eta gero nabarmen nabaritzen da lehen taldeko ikasleen emaitzak askoz hobeagoak direla bestearekin konparatuz.
Artikulo honetan atera dezakegun konklusioa da, guk etorkizunean irakasle izaterakoan gure ikasleei gai ikusi behar diegu gauz asko eta materia aurreratua ikasteko eta modu honetan gure esfortzuarekin lortuko dute proposatuko materia ulertzea eta ikastea. Atentzio deitu dit eta nire ustez zuzena den esaera bat, Johann Wolfgang Goethe-na, zioen pertsona bati tratatzen badiogu den moduan, den modukoa izaten jarraituko du eta bestalde pertsona horri tratatzen badiogu berak izan ahal den moduan, izan ahal den modukoa izango dela etorkizun batean.
Artikulu interesgarria honako hau. Bukatzeko, esatea alde nagoela artikuluaren bigarren erdian esaten dionarekin.
Teknologia berriak hezkuntzan
Dirudienez, Teknologia berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia
inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar
zaigulako ustean nago: Teknologia berriak sartu behar al dira
ikastetxeetan? Zergatik?
Ezbairik gabe, ordenagailu eta gainontzeko teknologia berrien bidez, informazio digitala lor dezakegu, gure etxetik, oso eroso egiten zaigun egoera. Baina teknoadikzioa arazo larria
bihurtu da azken urte hontan. Non, umeek baliabide
teknologikoen erabilerekin, eguneroko zereginei jaramonik ez diote egiten, egitate
nagusiak alde batera utziz. Arazo hau, egun hedatu egin da erabat. Gaur egungo
gizartean, ez dago dudarik, geroz eta garrantzia handiagoa daukate teknologia
berriak eta haien ezagupenak hezkuntzan txertatzea ezinbestekoa da. Gizartean
integrazioa lortzeko behar-beharrezkoa da alfabetatze tekonologikoa. Esan
bezala, teknologia berrien erabilera lagungarriak dira hezkuntzan baliabide
osagarri bezala. Baina askotan, umeek geletan eta ikastetxeetan ordenagailu eta
gainontzeko teknologia berriak izanda, aisialdirako erabili ohi dute, bertan
bideoak ikusteko, jolasteko… Horrexegatik, haurrek teknologia berri hauen
erabilpen zuzena egiteko, haien gainean egon beharko ginateke. Printzipioz
indargune teknologiko izugarria dena, desabantail ez bilakatzeko.
Robert Roshentalen experimentua
Roshentalek hainbat experimentu egin zituen bere bizitzan zehar. Hans azkarra deituriko zaldiaren jarrerak aztertuz, bistan da, animalien eta gizakien arteko atxikimedua handia dela. Hans erantzun zuzen horiek egiteko, laster ohartarazi zen gizakien jarrerak kontuan hartuz, nahikoa zitzaiola erantzunak zuzen egiteko. Benetan experimentu hau, erabat harrituta utzi didala.
Bestalde, irakasleen tratuaren desberdintasuneei dagokionez, ez dago dudariik, arazo hau gaur egun hezkuntza sisteman pil-pilean dagoen arazo bat dela, izan ere, irakasleek, maiz, ikasleen gaitasunen arabera jokatzen dute. Printzipioz, "ikasle on" horiek tratu desberdina dituzte; ez diete errieta handirik botatzen, nahiz eta etxeko lanak ahaztu negatiboak ez diete jartzen... Egoera mespretxagari hau nire larruetan pairatu izan dut, non irakasle askok, ikasleekiko faboritismoak erakusten dituzte, gainontzeko ikasleen arreta alde batera utziz.
Beraz, irakasleek eskatzen duten errespetua eta berdintasuna bermatzeko, garrantzitsua litzateke irakasleek ikasleekiko tratu berdina izaten, irakasleen artean desberdintasunak ez egiteko. Horrela ikasle "txar" horiek, bere partez gehiago jarriko lukete eta motibazio eta interes handiagorekin etorriko ziratekeen klaseetara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)