viernes, 2 de noviembre de 2012

Hausnargai - Experimento de Robert Rosendhal

Lehenengo experimentua, edo trebetasuna, Willhem Von Osten eta bere zaldiarena (Hans) ohikoa ikusten dut gaur egun, daudelako gauza berdina egiten duten txakurrek (kolpeak eman ondoren, zaunka eginez). Egia esateko, nik animalien adimenean sinisten dut, eta agian Hans zaldiaren kasuan ez, baina beste batzuetan animalien adimena berebiziko garrantzia du emaitzetan. Dena den, beste pertsona edo animali batean konfiantza asko izaten baduzu, berari modu batez edo bestez aurkeztuko diozu, nahigabe izanda ere, eta beste izakiaren arabera eragin positiboa izango du edo ez (sentimendu hori hartzeko gai ez bada).

Hori ikastetxetan ere gertatzen da, irakasleak ikasleenganako konfiantza badu eta haiek konfiantza hori jasotzen badute, modu positiboak isladatuko da emaitzetan. Hortaz, ikasleei ez zaizkie etiketak jarri behar, batzuk jakintsuak eta beste batzuk alferrak direlarik. Beraz, ikasle guztiei berdintsu azaldu behar diegu gure konfiantza eta ziur aski, bere emaitzak asko hobetuko dira haiek konfiantza hori jasotzen badute.

Azkenik, esan behar dut teorian oso ondo dagoela hau esatea baina praktikan jartzea oso zaila iruditzen zait, inkonstzienteki sailkapenak egiten ditugulako gure barnean eta ez ditugu berdin tratatuko "8"ak ateratzen dituzten ikasleek eta "4"ak aurkezten dituztenei

1 comentario:

  1. Egia oso osorik diozu! Ez ditugu berdin tratatuko 8 ateratzen duena eta 4 ateratzen duena; edo lana urriaren 17an egiten duena eta azaroaren 3an egiten duena ;-)
    Estutu neurona.

    ResponderEliminar