Honako artikulu honetan (klik egin hemen) esaten du hezkidetzak balio duela aurreiritzi sexistak bastertzeko eta modu honetan bi sexuen arteko erlazioa berdinen artekoa izatea, hau da, ez egotea sexuen arteko diferentziarik. Beraz, hezkidetza ematen da arrazoi sozialak direla eta.
1978an Espainian egin zen konstituzioan 14. eta 9.2. artikuluetan debekatzen da sexuen arteko edozein basterketa, bi sexuek eskubide eta betebehar berdinak izanik, nahiz eta nire ustez azken honek oraindik ez bete. Hala ere autonomi erkidegoak badauka hainbat lege hezkidetzaren aldekoak eta aldi berean genero indarkeriaren aurka.
Guzti honek hainbar helburu ditu, baina azken finean helbururik garrantzitzuenak sexuen arteko berdintasuna egotea da, eta txiki-txikitatik sexu biak berdin tratatzea, izan ere, guztiok berdinak garelako, gizon ala emakume izanik.
Hezkidetzaz gain badaude umeentzako hainbat ekintza sexuen artean desberdintasunak ez daudela ikusteko.
BIC taldea
miércoles, 5 de diciembre de 2012
viernes, 30 de noviembre de 2012
IRAKASLE FAMILIARRA
Egindako testu guztiak oso desberdinak izanda, Einarren testua testua aukeratu dugu. Haren testuan irakasle batek hezkuntzan bete behar duen papera azaltzeaz gain arlo pertsonalean ere garatzen duelako harremana. Izan ere, hezkuntza maila egokia garatzeko, bai irakasleak, ikasleak eta indarrean dagoen sistemak elkar aritu behar dira, erlazio jariakor bat lortuz. Horretarako bakoitzaren garrantzia aintzat hartuz berdintasunetik eta elkarrenganako errespetutik.
Hona hemen testua:
" Hezkuntza ulertu behar da irakaslearen lanbidea ulertzeko. Gizarte bat eraikitzerako orduan ezinbestekoa da hezkuntza-maila egokia izatea eta horretarako guztion laguntza behar da. Administrazioak, irakasleek, ikastetxeek, familiek eta ikasleen lana batu behar da norabide berdinean joateko. Ildo berean, azken urteetan familiek garrantzia galdu dute bere seme-alaben hezkuntzan, eta hori berreskuratu behar da; etxean ere hezkuntza prozesua garatzeko. Hezkuntzaren ardura izan behar da umeak heztea, beti ere bere kabuz pentsatzeko gai izateko, haiek har ditzaten (txikitan gurasoen aholkuak jasoz, eta nerabezarotik aurrera bakarrik) beraientzako egokiak ikusten dituzten erabakiak.
Gaur egun, oso gutxi baloratutako lanbide bat daukagu irakaslearena. Pertsona askok oso gauza erraza dela diote, eta opor egunak gehituz gero, jende askok gutxiesten du, bai lanbide eta baita gradua ere. Beraz, gizartean irakasleen eta irakasle bidean daudenen irudia ez da hoberena. Hala ere, oso gratifikantea da umeekin egotea, nola hezten diren ikustea, pixkanaka-pixkanaka beraien garapenaren zati bat izatea. Horretarako, umeekin erlazio ona egon behar da, afektibitatea landuz baina lagunak izatera ailegatu gabe ezta umeen intimitatearen muga zeharkatuz. Errespetutik autoritatea lortuz, beraien errefente izatera heldu behar da irakasle on bat.
Umeek ez dituzte nabaritu behar da irakaslearen egoera pertsonala, haiengan eragin zuzena duelako. Nahiz eta zaila izan, irakaslea (nahiz eta alai edo triste egon) umeetan zentratu behar da eta haientzat duen guztia eskaini, baloreen eta edukien aldetik. Izan ere, klasearen giroa egokia izan behar da guztion ehuneko ehuna lortzeko. Talde osoan eragina izango du norberaren egoera pertsonala. Hori dela eta, klase barruan gauzatzen diren harremanak egokiak izan behar dira, klasekide guztiek eroso sentitu behar dira taldean. Egoera ona somatzen denean klasean, ikasleei esan behar zaie hori dela bidea eta motibatu pixkat horrela jarraitzeko edo ahal bada gehiago emateko. Aldiz, klasean giro txarra badago, azkar bideratu jakin behar da klasea denok integratuta sentitzeko edo arazoa konpontzeko.
Azkenik, irakasle bakoitzak bere metodologia pertsonala duenez, saiatu behar da ikasleentzako astuna ez izaten. Umeak aspertzen badira klaseetan, azkeneko emaitzak ez dira onak izango. Hori saihesteko, irakaslea klasea ematerako orduan dinamikoa izaten saiatu behar da, parte hartzea edota teknologia berrien erabilera sustatzen. Azkenengo xedea, umeak bere ikasgaia ganoraz hartzea izan behar da beti. Motibatuta egoteaz gain, ikasteko orduan ganoraz aritzerakoan askoz errazago izango zaie ikastea, gainditzea eta emaitza altuak izatea."
EINAR GALILEA AZACETA 46-01 LEHEN HEZKUNTZA

miércoles, 28 de noviembre de 2012
Anne Metteren testua
Artikulu honetan (irakitseko egin klik bat hemen) Danimarkako hezkuntzari egiten dio erreferentzia. Jakin badakigu Danimarkan gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak ez direla beste lekuetan bezain handiak, baina hala ere badaude, eta handiak.
Danimarkako eskola mixtoa 9 urte irauten du (7 urtetik 16 urtetara) eta eskola hauetan ez da onartzen segregazioa, hau da, sexuaren arabera banatzea. Eskolaren 9 urteak jaso eta gero azterketa bat egin behar da, gure kasuan selektibitatea izan ohi da. Adinka banantzen dute klasean eta klase bakoitzak 15-28 ikasle inguru izaten du.
Ikasleak gutxitan errepikatzen dute eta deigarria da ikasleen %90a eskola publikoetara joatea, nire ustez honen arrazoia da, bertako eskola publikoak beste lekuetan ez bezala kalitate handikoak izatea. Artikulu hau idatzi duen emakumeak, Anne Mette, Danimarkako eskola definitzen du antiautoritario, iraki, demokratiko eta libreal bezala.
Bukatzeko esatea emakumearen egoerara erreferentzia egiten dion esaldi bat atentzioa deitu dit: "Nada es mas injusto que ofrecer idénticos derechos a personas que han sido sozializadas para la igualdad."

jueves, 22 de noviembre de 2012
Hautatze-mututasuna
Mututasuna
oso gutxitan ematen den arazo psikologikoa da. Non umeak jendearen aurrean hitz egiteari
ukatzen dio. Hitz egiteko arbuiatze iraunkor bat sumatzen zaio, nahiz eta
hizkuntza ulertzeko ez zaion inolako eragozpenik ikusten. Arazo hau pairatzen
duten haurrek, testuinguru jakinetan eta pertsona zehaztuekin hitz egiteari uko
egiten diote, hartara gainontzekoekin komunikatzeko bide bakarra keinuak dira.
Badirudi, anabasa psikologiko honen zergatia
gehiegizko lotsa izanagatik dela. Maiz, alde batera sentitzen diren haurretan
gertatzen da ( isolamendu soziala), bakarrik sentitzen dira, eta gainontzeko
kideak paregabeak balitz bezala ikusten dituzte, bera baino askoz hobe, hots,
gutxiagotasun-konplexua nabaritzen zaie. Gainera, oso sentiberak dira, bere
gurasoekiko interakzio izugarria dutenak , atxikimendu oso handia. Antza denez,
nesketan ematen da gehiago.
Bestalde, baliteke hizkuntza menperatzearen
zailtasunak izanagatik, bere muin familiarrarekin zerikusirik ez duen
pertsonekin hitz egiteari uko egiten dio. Izan ere, dislalia deritzona izan ohi
dute normalki haur hauek, hau da, hainbat fonema ahoskatzeko zailtasun dituzte,
hitz egiteko mesfidantza eragiten diotena.
Era berean, adituen iritziz umeen isiltasuna,
estutasun prozesu handi bati erreparatzen diote, non haurra hainbat egoera
sozialen aurrean hitz egiteari uko egiten dio. Horretaz gain, umeak zapuztuta
sentitzen dira, ezin ezer eginik, Beraz, ahalik eta lasterren irtenbide bat
bilatzea komenigarria litzateke, gainerako umeen maila berean jarduteko, eta
umeak bere kideekin alderatuz berdina dela sentituz.
Arazoaren irtenbidea tutorearen ikuspegitik
Lehenik eta behin, haurraren arazoa zein den jakin
behar dugu. Ondoren, umearekin pertsonalki hitz eginez, era lasai batean, umea
behartu gabe. Esate baterako, jolasen bidez oso egokia litzateke haurrarekin
lehenbiziko harremana izatea, berak bortxatuta senti ez dezan.
Halaber, askotan oso garrantzitsua litzateke umeari
hasiera batean ama-hizkuntzan hitz egitea, haurra seguruago sentitzeko (erdara
baldin bada, erdaraz), ondoren harian-harian euskara edo dagokion hizkuntza
barneratuz.
Osterantzean, gainerako ikaskideekin hitz egin
beharko genuke. Izan ere, makina bat aldiz bere adiskideek bere ordez hitz
dute, umea babestuz. Horrexegatik, mututasuna pairatzen duen haurrari ez
laguntzea garrantzitsua litzateke, umeak hitz egiteko beharra duela sentituz. Betiere,
umeak hitz egiteko saiakerak sumatzen zaizkionean, indarguneak goraipatu behar
dizkiogu, egiten dituen egitate positiboak indarberrituz.
Bukatzeko, kasua muturrekoa baldin bada,
profesionalek hartu beharko lukete esku auzian. Hots, ikastetxeko logopedak
nahiz psikologoak, umeari laguntza berezia eskainiko diote, eskola-orduetan era
indibidual batean lagunduz.
Andoni
Agirretxe
Hona hemen hautatze- mututasunaren bideo interesgarri bat, mututasunaren zergatiak azaltzen diguna.
miércoles, 21 de noviembre de 2012
Hezkidetzaren mitoa
Testu hau, hezkidetzari buruzku mitoa eta haren eboluzioa
denbora zehar aztertzen du. XIX. mendeko azken herenean, hezkidetza eskaera
batean bilakatu zen. Garai honetan baziren hainbat pedagogo, hezkidetza
aldarrikatu zutenak. A.Manjon izan zen bide erakuslea, ondoren Ferrer i Guardia
eta Rosa Sentat jarraiki. Baina bistan da, aipatutako pertsonai hauen ideología
desberdina dela eta, hezkidetza ez zela kontzeptu bera norbanako hauentzat. Bakoitzak
bere erara eta bere ideologiaren arabera interpretatzen zuen.
Denbora aurrera zihoala, eskola mistoa (neskak eta mutilak
espazio físiko berean elkartzeak, gizontasuna emakumetasunaren gainetik
dagoenean eguneroko bizitzan) ezartzeko saihakerak ezer ezean gelditu ziren frankismoarekin.Izan ere, eskola
mixtoaren esperientziek eta eskaerak, abolitu egin ziren “Movimiento Nacional”
izeneko sistema pedagogikoren kontra joaten zelako. Hua da, frankismo garaian
heziketa bananduaren alde egin zuten, artifizialki neska eta mutilak bananduz.
Gaur egun aldiz,
hezkidetza sexuen arteko berdintasuna defendatzen du. Non eskola, ideologi
erreprodukzio tresna gisa erabili ohi da. Egun, helburua ez da emakumeen zein
gizonen arteko desberdintasunak bateraztea, baizik eta sexu bien arteko
berdintasuna onartzea, neskak eskolan pairatzen duten diskriminazioa alde
batera utziz.
martes, 20 de noviembre de 2012
Kirolaren garrantzia hezkuntzan
Dakigunez, gaur egungo hezkuntza sistema honetan, hezkuntza fisikoa ohiko irakasgai gisa hartu dute ikastetxeek. Izan ere, kirol jarduera haurrentzat gizarteratzeko baliabidrik garrantzitsuena da.Gainera bai kognitiboki bai fisikoki euren garapen pertsonalerako onuragarriak izango diren gaitasunak sustatzeko balioko du. Ikasle bakoitzak bere muga non duen ikusita, denbora pasa ahala lanarekin oztopo horiek nola igaro eta gainditzen duen ikusiko du, bere arlo emotiboari eragiten dioena, hau da, norbanakoaren erronka pertsonalei begiratuz, nola bere burua gainditzeko gai izango den.
Bestalde, ikastoletan lantzen den jarduera fisikoko irakasgaia, presio psikologikoaz salbuetsita dago, izan ere, goi mailako kirolarekin zerikusia ez dauka. Goi mailako kirolean lehiatzen dugunak, badakigu, azken helburua eta helburu bakarra IRABAZTEA dela. Haa da, azken emaitzak prozesuak baino eragin garantzitsua hartzen du.
Eskola kirolan aldiz, ikusten dugu nola irabaztea bigarren mailan dagoela, eta emaitzan haraindi badirela hainbat faktore berebiziko garrantzia dutenak:
- Lankidetza eta lan kolektiboa emaitzaren gainetik egongo dira
- Ikasleek disfrutatzea eta kirolarekin harreman zuzena izatea
- Izaera trebetasuna eduki, hau da, parte hartzea ezin da ezarri trebetasuna, sexua eta diskriminatzaileak eta beste faktore batzuen arabera
- Norbanakoak bere gaitasun fisikoen arabera arituko da, guztiak berdinak izanik
Heziketa fisikoa umeen garapen pertsonalerako zer nolako garrantzia duen ikusteko video bat utzi dizuet hemen!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)