Txosten honetan, lauhilabetean zehar egindako talde lanaren balorazioa islatuko dugu. Horretarako, errubrikan, lanetan eta gure sentzazioetan oinarrituko gara. Ikasgai hau gainera talde lana sustatzeko balio izan digu eta gure ustez modu egokian moldatu gara. Lan gehienak blogera igotzean lortzen duguna taldekide guztiok beste taldekideen sarrerak irakurtzea da, modu honetan haiengandik ikasiz.
Taldea osatzerako orduan hainbat arazo izan ditugu. Hasiera batean gure artean ez ginen ezagutzen eta gainera taldekide bat ez zen gasteiztarra, beraz lanak egiterako orduan ez gara sarritan geratu, soilik ezinbestekoak ziren alditan. Beraz, lan gehiena etxetik egin ditugu, baliabide teknologikoak erabiliz, adibidez, Google Drive. Esan bezala, taldea osatzerako orduan arazoak izan ditugu, nahiz eta zuk esandako irizpideei kasu egin (ordenagailua zuen pertsona taldean eduki, teknologia ondo menperatzen duen pertsona taldean eduki, toki eta ordu batzuk adostu bilerak antolatzeko...). Gertatu zitzaigun ezbehar aipagarriena Ioritzen talde aldaketa izan zen, talde 4 kide izatetik 3 kide izateraz pasatuz, hasierako planteatutako talde dinamika apurtuz eta taldea berrantolatzera behartuz.
Taldekideen arteko erlazioa oso ona izan da eta honi esker lanak egiterako orduan era eramangarri batean egin ditugu. Lanak egiterako orduan guztiok ematen ditugu gure iritzi eta ideiak, ondoren idei guzti hauei erreparatuz onenak aukeratzen ditugu, hauek hobeto garatuz. Modu honetan talde giro ona izan dugu, guztiok parte hartuz lan guztietan.
Ikasgai honetan baliabide teknologikoen erabilera menperatzea pisu asko hartu dute. Lehenengo egunetan Diigo-ren erabilpena ulertzean herraminta oso interesgarria iruditu zitzaigun, gero Blog-a erabiltzen ikasi genuen eta honek suposatu zuen Diigo baztertzea, izan ere, askoz interesgarriago eta menperatzeko errezagoa iruditu zitzaigun Blog-a. Lauhilabetearen zehar etengabe erabili dugu Blog-a gure artean hezkuntzari buruzko artikuluak elkartrukatuz eta zuretzako hainbat lan honen bidez igoz.
Gatazkaren kudeaketa interesgarria iruditu zaigu izan ere talde bakoitzak bere lanean lan sakona egin du eta gero talde bakoitzak ikasitakoa beste taldeei azaldu digu modu honetan hainbat gaien inguruan informazio gehiago idukiz. Guk gatazken kudeaketari buruz egitea erabaki genuen izan ere. hirurok izan nahi dugulako gorputz heziketako irakasleak eta ikasgai honetan horrelako arazoak ugariak izaten ohi dira.
Amaitzeko, guk eskoletara praktikak egitera joan beharrrean beste bide bat hartu dugu tutoretza-plana eginez. Nahiz eta eskola-praktikak ez egin, saio hauek praktikoagoak izan dira eta hainbat egoeren aurrean nola jokatu ikasi dugu, irakaslearen papera barneratuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario