Einar


IKASGAIAREKIKO HAUSNARKETA

 Leku berri batera iristerakoan, kasu honetan unibertsitatea, nahiko galduta egoten zara, normala denez. Hasiera batean kanpusaren idei orokor bat egitea eta zure fakultatea ezagutzea ezinbestekoa da. Behin tokia ezagutuz gero, klasekideak ezagutzea da ohikoena eta behin haiekin harremanak izanda, ikasgaiei eta irakasleei buruzko informazioa jaso beharra dago. Ditugun 5 materiatik, 4 oso garbiak dira zer emango dugun jakiteko, eta beste aldetik ikasgai hau zegoen, Irakasle Funtzioa deitutakoa. Inoiz ez nuenez entzun, ez nekien zeri buruzkoa izango zen eta orain, 4 hilabete geroxeago argitu egin dira neukan duda guztiak.

  Egia da, lehenengo klaseetan, dokumentalak eta internetezko baliabide batzuk ikusi genituenean, ez nuela neure burua ondo kokatzen ikasgai hontan, baina geroxeago praktikoagoa izan zenean ikasgaiaren mamia ulertu nuen. Aukera ezinhobea zen ikastetxetan praktikak egitera joatean, irakasle, ikasle eta ikastetxearekin harreman zuzena izateko, baina ezin nuen, ez ditudalako goizak libre. Baliteke, horrenbestez, ikasgaiaren mamia ez dudala jaso eta ez dudala ikasgaia aprobetxatu.

  Dena den, ikastetxera praktikak egitera joan ez ginenok beste motako lan batzuk geneuzkan. Esate baterako ikasleen arazo batzuk identifikatu eta nola konpontzen jakin, nire kasuan integrazioa. Hori dela eta, integrazioari  buruz zerbait gehiago dakit eta etorkizunean inoiz halako arazorik baditut, jasotako ideiak hartu ta aplikatzen saiatuko naiz. Gainera, geneukan informazioa klasekideei trasmititzerakoan klase bat ematen eta administratzen ari genuen, eta hori etorkizunean egin beharko dugu, beraz ondo egon dela uste dut.

  Blog-a eta Diigoren erabilerak, interneten sartzea eta bertan informazioa igotzea nahiko eramangarria izan da. Blog bat izaten jakin dugu, era berean kudeatzen. Eta Diigoren erabilera, nahiko interesgarria iruditu zait, ez nuelako erraminta hori ezagutzen eta oso baliagarria izan daitekeelako informazioa zure klasekidekin edo talde batekin konpartitzerakoan. Baliteke etorkizun batean horrelakoren bat erabiltzea gure klaseetan, nork daki...

 Azkenik, esan behar dut ikasgai hau daudanetik konplexuena iruditu zait, lanak, Bloga eta Diigoren erabilera  dela eta. Gustora egon naiz lauhilabete hauetan, klaseak eramangarriak izan direlako eta taldean nahiko ondo moldatu garelako. Hala ere, ez dut uste gure "maximora" heldu garenik, hau da ez gara ehuneko ehunean inplikatu ikasgaian. Beraz, ikasgaian hobetu genezake inplikazio gehiago jarriz, baina beno, tira... egindakoa eginda dago jada!

No hay comentarios:

Publicar un comentario