Egindako testu guztiak oso desberdinak izanda, Einarren testua testua aukeratu dugu. Haren testuan irakasle batek hezkuntzan bete behar duen papera azaltzeaz gain arlo pertsonalean ere garatzen duelako harremana. Izan ere, hezkuntza maila egokia garatzeko, bai irakasleak, ikasleak eta indarrean dagoen sistemak elkar aritu behar dira, erlazio jariakor bat lortuz. Horretarako bakoitzaren garrantzia aintzat hartuz berdintasunetik eta elkarrenganako errespetutik.
Hona hemen testua:
" Hezkuntza ulertu behar da
irakaslearen lanbidea ulertzeko. Gizarte bat eraikitzerako orduan ezinbestekoa
da hezkuntza-maila egokia izatea eta horretarako guztion laguntza behar da.
Administrazioak, irakasleek, ikastetxeek, familiek eta ikasleen lana batu behar
da norabide berdinean joateko. Ildo berean, azken urteetan familiek garrantzia
galdu dute bere seme-alaben hezkuntzan, eta hori berreskuratu behar da; etxean
ere hezkuntza prozesua garatzeko. Hezkuntzaren ardura izan behar da umeak
heztea, beti ere bere kabuz pentsatzeko gai izateko, haiek har ditzaten
(txikitan gurasoen aholkuak jasoz, eta nerabezarotik aurrera bakarrik)
beraientzako egokiak ikusten dituzten erabakiak.
Gaur egun, oso gutxi baloratutako
lanbide bat daukagu irakaslearena. Pertsona askok oso gauza erraza dela diote,
eta opor egunak gehituz gero, jende askok gutxiesten du, bai lanbide eta baita
gradua ere. Beraz, gizartean irakasleen eta irakasle bidean daudenen irudia ez
da hoberena. Hala ere, oso gratifikantea da umeekin egotea, nola hezten diren
ikustea, pixkanaka-pixkanaka beraien garapenaren zati bat izatea. Horretarako,
umeekin erlazio ona egon behar da, afektibitatea landuz baina lagunak izatera
ailegatu gabe ezta umeen intimitatearen muga zeharkatuz. Errespetutik autoritatea
lortuz, beraien errefente izatera heldu behar da irakasle on bat.
Umeek ez dituzte nabaritu behar da
irakaslearen egoera pertsonala, haiengan eragin zuzena duelako. Nahiz eta zaila
izan, irakaslea (nahiz eta alai edo triste egon) umeetan zentratu behar da eta
haientzat duen guztia eskaini, baloreen eta edukien aldetik. Izan ere,
klasearen giroa egokia izan behar da guztion ehuneko ehuna lortzeko. Talde
osoan eragina izango du norberaren egoera pertsonala. Hori dela eta, klase
barruan gauzatzen diren harremanak egokiak izan behar dira, klasekide guztiek
eroso sentitu behar dira taldean. Egoera ona somatzen denean klasean, ikasleei
esan behar zaie hori dela bidea eta motibatu pixkat horrela jarraitzeko edo
ahal bada gehiago emateko. Aldiz, klasean giro txarra badago, azkar bideratu
jakin behar da klasea denok integratuta sentitzeko edo arazoa konpontzeko.
Azkenik, irakasle bakoitzak bere
metodologia pertsonala duenez, saiatu behar da ikasleentzako astuna ez izaten.
Umeak aspertzen badira klaseetan, azkeneko emaitzak ez dira onak izango. Hori
saihesteko, irakaslea klasea ematerako orduan dinamikoa izaten saiatu behar da,
parte hartzea edota teknologia berrien erabilera sustatzen. Azkenengo xedea,
umeak bere ikasgaia ganoraz hartzea izan behar da beti. Motibatuta egoteaz
gain, ikasteko orduan ganoraz aritzerakoan askoz errazago izango zaie ikastea,
gainditzea eta emaitza altuak izatea."
EINAR GALILEA AZACETA 46-01 LEHEN HEZKUNTZA
Mostrando entradas con la etiqueta irakasleari elkarrizketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakasleari elkarrizketa. Mostrar todas las entradas
viernes, 30 de noviembre de 2012
miércoles, 31 de octubre de 2012
Elkarrizketaren Sarrera
Lutxi, nire irakasle ohia zena, hezkuntzan esperientziaz beteriko emakumea da. Nik irakasle ona delakoan aukeratu dut. Bai historia, bai geografia irakasgaiak ematen ditu. Betidanik gustagarriak iruditu zaizkit bere klaseak. Izan ere, Lutxirekin DBH nahiz Batxillergoan zehar izan dut harremana. Ez dakit bere irakasgaietan nota onak atera ditudalako edo bere izaera eta metodologia dela medio, beti hartu dut Lutxi eredu bezala. Ziurrenik, gurekiko izandako hurbiltasubagatik aukeratu diot elkarrizketa egiteko.
Elkarrizketari dagokionez, aukeratutako gunea azken urteotan ikasi dudan ikastetxea da. Bisita gelan egin genuen elkarrizketa, espazio lasai eta isila horrelako elkarrizketa egiteko. Hasiera hasieratik, elkarrizketa primeran joan zen. Lutxi nahiz eta emakume alaia eta dibertigarria izan, pertsona serioa eta heldua da horrelako egitateetarako.Elkarrizketari hasiera eman aurretik, denbora tarte batean hitz egiten aritu ginen, unibertsitateari buruz galdetuz. ostean, elkarrizketa egitera abiatu ginen. Erraz egin genuen elkarrizketa, era jariakor batean. Ez zitzaidan batere astuna egin, gainera barre batzuk bota genituen eta ondo pasatu genuen.
Irakasleari egindako elkarrizketaren sarrera txiki (Aitor Barrio)
Pasa den astean egin beharreko elkarrizketa nik izandako irakasle bati egin diot, DBHko azken bi urteetan eta batxillergoko lehen mailan izandako historiako irakasle bati egin diot. Nik bigarren mailara ailegatzerakoan beste instituto batera lan egitera joan zen eta gaur egun insituto horretan jarraitzen du.
Elkarrizketa egiteko ez dut izan arazo handirik, izan ere nire etxe ondoan bizi da eta askotan ikusten dugu elkar, gainera nire gurasoekin erlazioa dauka, beraz, berarekin kontaktuan jarri eta bere ordutegia kontuan izanda kafetegi batera joatea proposatu zidan. Berarekin konfidantza nuenez ez dut izan arazorik galdera egiteko, ezta berak niri erantzuteko ere. Elkarrizketa honek naiz eta ez izan esandako denbora guztia (40 minutu, gutxiago egon bait ginen) nahiko dinamikoa eta atsegina izan zen eta gauz interesgarri ugari kontatu zidan. Espero dut Anak (hau da bere izena) kontatuko gauzak nire etorkizunerako baliogarriak izatea, izan ere, irakasle onek nire ustez oso ona bati da eta bere lanean esfortzu asko egiten bait du. Kontatu zidan gauzen artean, nola aurrera eraman zuen garai txar batzuk kontatu zidan, baina ere pasadizo atseginak kontatu zidan. Bukatzeko, elkarrizketa honek niretzako oso aberasgarria izan dela esatea.
(Oraindik ez dakit nola jarri ortografia zuzentzailea word-ean)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
