sábado, 3 de noviembre de 2012

Irakaslearekin elkarrizketa.


Duela aste bat, nire lehen hezkuntzako maisu batekin egon nintzen hizketan, Karlos izenekoa. Bera aukeratu izan nuen nire irakasle onenetariko bat zela gogoratzen naizelako, eta gainera, heziketa fisikoko irakaslea ere bada, nik izan nahi dudan gauza bera. Hasiera batean nahiko zaila iruditzen zitzaidan elkarrizketa hau gauzatzea, baina bere laguntzarekin aurrera eraman izan nuen, gustura gainera

  Ikastetxez aldatu zen eta berarekin topo egitea nahiko zaila izan zen. Behin telefonoz deitu nuela, nitaz gogoratzen zen eta lan honetan laguntzeko prest zegoen

  Eguna heldu zen eta berarekin erdiguneko taberna batean gelditu nintzen, bere etxetik hurbil zegoena. Hasiera batean, etxean egindako galderak erakutsi nizkion, ideia orokor bat egiteko. Gutxi gora behera honelako azpimultzotan sailkatu nituen: Hezkuntza, irakaslearen papera, bere esperientzia pertsonala, alde onak eta txarrak eta heziketa fisikoa.

   Berrogei minutu inguru egon ginen hizketan, gehiago izango ziren entrenamendua izan ez banu, oso ondo moldatu baikinen. Eskertzekoa da Karlosek izan zuen jarrera, oso jatorra eta laguntzeko prest. Gainera, behin lanari zegokiona bukatu  genuenean, nire amarekin hitz-egin nahi zuen, txikitan oso ondo moldatzen zirelako. Bere mugikorra eman nion eta ni joan nintzenean, berarekin hizketan egon zen. Nire ama esan zidanez, oso gustura egon zen berarekin hitz egin zuen bitartean eta sorpresa ona izan zen berarentzat.

1 comentario:

  1. Hauxe da flasha! Amarekin ere berbetan!
    Zure lana irakurtzeko gogoz nago orain. Bera aurkitzeko ahaleginetan ibili bazara, seinale merezi duena.

    ResponderEliminar