Aitor


IKASGAIAREKIKO HAUSNARKETA


Hurrengo hausnarketaren bitartez irakasle funtzioan lauhilabete hauetan zer ikasu dugun eta guk izandako inpresioak hausnartuko ditut eta ondoren taldekideen artean gauza bera egingo dugu taldeko lana baloratuz eta hausnartuz. Balorazio orokor bat egiten hasiko nahiz esanez nahiz eta orokorrean hasieran pixkat galduta ibili (nire ustez teknologia ondo ez menperatzeagatik), lauhilabetea pasa ahala pixkanaka gauzak ulertuz eta ikasiz joan gara, ikasgai honek niretzako oso baliogarria biurtuz.

Lauhilabetearen zear ikasgai hau oso eramangarria izan dela iruditu zait (ez da pelota izateagatik), izan ere, klase teoriko gutxi izan ditugu, ez ditugula izan ez ezateagatik, eta gainontzeko klase guztiak praktikoak izan dira, modu dinamiko batean ikasiz.

Lehenengo klaseetan ikasi genuen nola erabiltzen zen Diigo eta nola honi esker konpartitu genezakegun klasekideen arteko interesgarriak diren hainbat internet orrialde interesgarri, adibidez, K1 (modulu lana, hezkidetza) gaiarekin erlazionatuta. Dena den, behin blog-arena ulertzean Diigo inkonszienteki alde batera utzi dut eta blogeran sarrera ugari igotzen joan nahiz. Blog-aren erabilera oso aberasgarria iruditu zait eta uste dut honen erabilera zuzena egin dudala, proposatutako lanak hona igoz eta ere sarean aurkitutako hainbat artikuluen hausnarketa.

Gatazka kudeaketaren lanari dagokionez lan ona egin dudala uste dut. Izan ere, niri egindako kritikak irakurtzean uste dut nik nahi nuena transmititu diodala momentu horretan entzuten hari ziren pertsonei. Bide batez esatea askoz errazago egin zitzaidala talde txiki baten haurrean  azalpena ematea, talde handi batean egin baino, hori dela eta lortutako lan emaitz ona.

Irakasle bati egindako elkarrizketari dagokionez, niretzako lan aberasgarria izan dela ezango nuke, izan ere bere bizipenak entzunez eta ondoren lanaren bitartez berriz aztertuz experientzia duen pertsona batengan asko ikasi dudala uste dut, hain zuzen ere, nire ustez lan honen helburu nagusia zena.

Ikasgai honetan ere modulu laneko gaia (hezkidetza) landu dut, adibidez blog-era honen inguruko artikulu eta hausnarketak igoz eta gainera beste taldeek honi buruz ze bilatu duten ikusteko aukera dugu blogaren etiketaz ikusiz edota Diigo-ren bidez.

Gainera, gure taldeak beste talde batekin batera beste gai interesgarri bat landu dugu, tutoretza planak. Tutoretza planarekin ikasi dut nire taldekideek aurkeztutako arazo batzuen aurrean nola aurre egin eta nik neuk landutako gaia ere. Lan interesgarria iruditu zait izan ere landutako gaiak segurazki etorkizunean hezkuntza arloan lan egiten badugu zuertatuko zaizkigu. Hontaz gain, uste dut erosoago lan egiten dela talde txikietan, lan handietan baino, azken finean uste dut masifikazioa txarra dela eta uste dut 70 ikasle gela batean egotea ez dela metodo pedagokiko egokia.

Bukatzeko, eta aipatutako guztia kontuan hartuz nire buruari 2 altu bat edota 3 bat emango nioke, izan ere, landutako arlo guztiak ondo menperatu ditudala uste dut, xede guztiak betez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario