martes, 20 de noviembre de 2012

Kirolaren garrantzia hezkuntzan

  
   Dakigunez, gaur egungo hezkuntza sistema honetan, hezkuntza fisikoa ohiko irakasgai gisa hartu dute ikastetxeek. Izan ere, kirol jarduera haurrentzat gizarteratzeko baliabidrik garrantzitsuena da.Gainera bai kognitiboki bai fisikoki euren garapen pertsonalerako onuragarriak izango diren gaitasunak sustatzeko balioko du. Ikasle bakoitzak bere muga non duen ikusita, denbora pasa ahala lanarekin oztopo horiek nola igaro eta gainditzen duen ikusiko du, bere arlo emotiboari eragiten dioena, hau da, norbanakoaren erronka pertsonalei begiratuz, nola bere burua gainditzeko gai izango den. 

    Bestalde, ikastoletan lantzen den jarduera fisikoko irakasgaia, presio psikologikoaz salbuetsita dago, izan ere, goi mailako kirolarekin zerikusia ez dauka. Goi mailako kirolean lehiatzen dugunak, badakigu, azken helburua eta helburu bakarra IRABAZTEA dela. Haa da, azken emaitzak prozesuak baino eragin garantzitsua hartzen du.

Eskola kirolan aldiz, ikusten dugu nola irabaztea bigarren mailan dagoela, eta emaitzan haraindi badirela hainbat faktore berebiziko garrantzia dutenak:

- Lankidetza eta lan kolektiboa emaitzaren gainetik egongo dira
- Ikasleek disfrutatzea eta kirolarekin harreman zuzena izatea
- Izaera trebetasuna eduki, hau da, parte hartzea ezin da ezarri trebetasuna, sexua eta diskriminatzaileak eta beste faktore batzuen arabera
- Norbanakoak bere gaitasun fisikoen arabera arituko da, guztiak berdinak izanik


Heziketa fisikoa umeen garapen pertsonalerako zer nolako garrantzia duen ikusteko video bat utzi dizuet hemen!

1 comentario:

  1. Gauza bi, Andoni:
    Alderdi batetik, lantzen duzun gaiak zuri zer suposatzen dizun eta zure etorkizuneko jardunean zein eragin duen esatea falta duzu; bestela kazetaritzako ikaslea zarela ematen du.
    Bestetik, erabili ortografia zuzentzailea eta arigaratu aurretik irakurri sakontasunez.

    ResponderEliminar