miércoles, 31 de octubre de 2012

Elkarrizketaren Sarrera

      Lutxi, nire irakasle ohia zena, hezkuntzan esperientziaz beteriko emakumea da. Nik irakasle ona delakoan aukeratu dut. Bai historia, bai geografia irakasgaiak ematen ditu. Betidanik gustagarriak iruditu zaizkit bere klaseak. Izan ere, Lutxirekin DBH nahiz Batxillergoan zehar izan dut harremana. Ez dakit bere irakasgaietan nota onak atera ditudalako edo bere izaera eta metodologia dela medio, beti hartu dut Lutxi eredu bezala. Ziurrenik, gurekiko izandako hurbiltasubagatik aukeratu diot elkarrizketa egiteko.

     Elkarrizketari dagokionez, aukeratutako gunea azken urteotan ikasi dudan ikastetxea da. Bisita gelan egin genuen elkarrizketa, espazio lasai eta isila horrelako elkarrizketa egiteko. Hasiera hasieratik, elkarrizketa primeran joan zen. Lutxi nahiz eta emakume alaia eta dibertigarria izan, pertsona serioa eta heldua da horrelako egitateetarako.Elkarrizketari hasiera eman aurretik, denbora tarte batean hitz egiten aritu ginen, unibertsitateari buruz galdetuz. ostean, elkarrizketa egitera abiatu ginen. Erraz egin genuen elkarrizketa, era jariakor batean. Ez zitzaidan batere astuna egin, gainera barre batzuk bota genituen eta ondo pasatu genuen.

Taldeko errubrika

ERRUBRIKA


Eskaz <5

Nahiko 5-6
Ondo 6-8
Bikain 8-10
Puntualitatea
Askotan edo gehienetan berandu iristea bileretara, bilera mostuz.
Batzuetan berandu iristea, baina gutxigatik. (5 minutu inguru).
Gutxitan ezik, bileretara puntual iristea.
Beti puntual iristea.
Errespetua
Askotan egoten dira gatazkak eta ez konpontzearen ondorioz giro txarra dago taldean
Gatazka ugari sortzen dira taldekideen artean baina azkenean giro minimoa mantentzen da.
Salbuezpenak kenduta, giro ona mantentzen da taldekideekin. Gatazkak egonez gero ondo konpontzen dira.
Gatazkak ekidituz eta giro ona mantenduz primerako giroa dago taldekideen artean, elkar erespetatuz.
Elkarlana
Ez dago kolaborazioa taldekideen artean eta orduan edo, lana ez da egiten edota batek lan guztia egiten du.
Beharrezkoak diren gauz minimoetan taldekideen arteko kolaborazioa ematen da.
Salbuezpen gutxi batzuk kenduta, gauz guztietan kolaboratzen da.
Primeran kolaboratzen da lan guztien garapenean.
Adostutako lana betetzea
Bakoitzari dagokion lana ez da egiten eta beraz ezin da lan orokorra egin.
Nahiz eta batzuetan bukatu gabe edota gaizki, bakoitzak adostutako lana egiten du.
Batzuetan ezik, bakoitzak bere lana egiten du modu egokian.
Bakoitzari dagokion lana beti egiten da modu egokian, taldeko lana primeran eginez.

Irakasleari egindako elkarrizketaren sarrera txiki (Aitor Barrio)

Pasa den astean egin beharreko elkarrizketa nik izandako irakasle bati egin diot, DBHko azken bi urteetan eta batxillergoko lehen mailan izandako historiako irakasle bati egin diot. Nik bigarren mailara ailegatzerakoan beste instituto batera lan egitera joan zen eta gaur egun insituto horretan jarraitzen du. 

Elkarrizketa egiteko ez dut izan arazo handirik, izan ere nire etxe ondoan bizi da eta askotan ikusten dugu elkar, gainera nire gurasoekin erlazioa dauka, beraz, berarekin kontaktuan jarri eta bere ordutegia kontuan izanda kafetegi batera joatea proposatu zidan. Berarekin konfidantza nuenez ez dut izan arazorik galdera egiteko, ezta berak niri erantzuteko ere. Elkarrizketa honek naiz eta ez izan esandako denbora guztia (40 minutu, gutxiago egon bait ginen) nahiko dinamikoa eta atsegina izan zen eta gauz interesgarri ugari kontatu zidan. Espero dut Anak (hau da bere izena) kontatuko gauzak nire etorkizunerako baliogarriak izatea, izan ere, irakasle onek nire ustez oso ona bati da eta bere lanean esfortzu asko egiten bait du. Kontatu zidan gauzen artean, nola aurrera eraman zuen garai txar batzuk kontatu zidan, baina ere pasadizo atseginak kontatu zidan. Bukatzeko, elkarrizketa honek niretzako oso aberasgarria izan dela esatea.

(Oraindik ez dakit nola jarri ortografia zuzentzailea word-ean)

sábado, 13 de octubre de 2012

Amanda Todd

Amanda Todd, 15 urteko gazte kanadiarra da. Honek, duela bi egun bere buruaz beste egin zuen, "bullying" arazoak zirela eta. Diotenez, urte asko zeramatzan horrelako arazoekin, eta nahiz eta ikastetxez aldatu, facebooken eta interneten akosoak jasotzen jarraitzen zuen (bere titien argazkiak sarean baitzeuden). Egoera horretan, Amanda alkohola eta drogetan ere sartu zen, errealitateaz ihes egiteko nahian. Ezinezkoa zuen bizitza lasai bat eramatea eta azkenean, Youtubera bideo bat igo ondoren, bere buruaz beste egin du.
Goian Bego Amanda.
http://www.gentevalencia.com/noticias/amanda-todd-de-15-anos-se-suicido-despues-de-sufrir-bullying/16919/

martes, 9 de octubre de 2012

Espainiar estatuko hezkuntza sailak murrizten du "Erasmusera" emandako languntzen erdia baino gehio.

Espainiar estatuko hezkuntza sailak murrizten du "Erasmusera" emandako languntzen erdia baino gehio.


Espainiar estatuak inposatzen digun hezkuntza gero eta txarragoa bada (garestiagoa, jende gehiago auletan...), eta gainera atzerrira joateko laguntzak murrizten badigute...non ikasi beharko dugu?

domingo, 7 de octubre de 2012

El Mal Del Cerebro: Lehenengo atala "Cerebros reparados"



"El Mal del Cerebro" deitutako dokumental baten lehenengo atala daukazue. Gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonei, elektrodo bat sartzen diete burmuinean bere bizitza errazteko. Sekulako garrantzia du elektrodo edo mikrotxip batek gaixo hauen bizitzan. Era berean, nora ailegatu den zientzia aztertu dezakegu, esate baterako, gaixo baten jarrera aldaketa mikrotxip hori piztuta daukanean eta itzaltzen duen arteko diferentzia harrigarria ikus daiteke bideoan. Benetan interesgarria!

miércoles, 3 de octubre de 2012

Mayen Hezkuntza



Aurrean dugun bideoa mayei buruzko hezkuntzei buruzkoa da, non gainontzako kulturen hezteko era argi ta garbi ikus dezakegu,erabilako metodologia, jarrerak, ohiturak..  espero dut gustukoa izatea!