Andoni


 IKASGAIAREKIKO  HAUSNARKETA

Txosten honetan , lehenengo lauhilabetean zehar irakasgai hontan ikasitako guztia islatzen saiatuko nahiz. Hasiera batean, ikasle guztiok noraezean genbilen irakasgai honetan, irakasgaiaren muina edo helburu zein zen jakin gabe. Zer izango ote da? Nola landuko ote dugu? Zertarako? Esan beharra dago nahiko galduta  egon nintzela lehenengo egunetan, normala denez, leku erabat berri batera iritsi eta gero, dena berria zen.

  Baina lauhilabetea pasa ahala, ondoriozta dezaket oso irakasgai potentea eta garrantzia handikoa izan dela gure formazioarako. Izan ere, Irakasle funtzioak lan munduarekiko harreman zuzena duen irakasgai bakarra da, non norbanakoak bere burua irakasle gisa kokatu behar izan du, iraskale batek ikastetxe batean dituen zailtasunei aurre eginez. Bai, umeekin harreman zuzena izaten ( eskoletan ) , bai jarduera teoriko/praktikoen bidez ( tutoretza-planak ). Irakasle batek, alabaina, hasiera batean umeak hezten hazi baino lehen, irakaslea bera formatu beharra dago, ondoren umeen haurrean nola jardun jakiteko.Beraz, irakasgai honek eskaini dizkigun baliabideak benetan eskergarriak izan dira.

  Bestalde, irakasgaian erabilitako metodologia aztertuz, bistan da, txapekin eta ekintza teoriko nekezak burutu gabe, ikasgai bat era egoki batean eman ahal dela. Ikasle guztiok, irakasle izatera iritzi nahi dugu, horretarako, norbanakoak bere  identitate propioa izan beharko du, eta bere horretan dihardu irakasgai honek, irakasle "funtzioa" ikuspuntu desberdinetik hautematea, azkenean norbanakoa bere nortasun propioa eraikitzeko, irakas lanbideak dituen jarrera eta ikusmolde desberdinak izanez.

   Hausnarketeei dagokionez, ikasle bakoitzak, bere gustuen arabera aritu da gehienbat, irakasgai libre eta nahiko askea izan da zentzu horretan. Beraz, presio hori ez sentitzeagatik, askotan lan hobeak atera direla pentsatzen dut. Nire hausnarketeei dagokionez, nire garapena nahiz eta oso handia ez izan, egon badagoela uste dut. Hasieran, gai bati buruz hausnartu behar nuenean, azalean geratzen nintzen, gaia soilik era objetibo batean  aurkeztuta ( zuk esaten zenuen beste, kazetaria nintzela ematen zuen ), ez nuen zehazki nire eranskin kritikoa era garbi batean ematen, hau da, nire ikuspuntua ez zegoen sakonduta, zeharki agertzen zela. Baina denbora pasa ahala, uste dut gero eta esku gehiago sartzen dudala dagokidan gaian, nire ustea era hobe batean adieraziz. Ez dago dudarik, hobetzeko tarte handia dudala, hasi berriak garela honetan, eta gauza guztiak bezalaxe,  eginez eta eginez, hots,  praktikaren bidez  lortzen dela garapena. Horrrela,  huurengoetarako hausnargai izatean nire ikuspuntua era argi eta kritikoago  batean islatzen ahalengiduko naiz.

   Bestetik, argi dago ikasgai honetan, balabide teknologikoek pisu handia hartu dutela.Gaur egungo gizartean, geroz eta garrantzia handiagoa daukate teknologia berriek eta haien ezagupenak hezkuntzan txertatatzea ezinbestekoa da, ikasgai honetan egin den moduan ( Bloga eta Diigo ). Izan ere, irakasgaian jardun eta integratzeko,behar-beharrezkoa izan da alfabetatze teknologikoa.

   Diigoren erabilerari buruz, ezin asko mintzatu. Web-horri honi , ez diot erabilpen  handirik eman, noizbait igo egin dut sarena aurkitutako artikuluren baten baino gauza apurrak. Baina bai esan beharra dago,. nire jarrera nahiko berekoitza izan dela, ezen plataforma honetan, irakasle gai bezala nire jatorrizko korreora iristen ziren artikuluak erabili ditudalako, eta gero nik ez dut nire parte askorik jarri plataforma honetara gauzak igotzeko ( Hasieran ez nuelako oso ondo ulertzen Diigoren erabilpena, haatik, teknologian habila ez izanagatik, dena anabasa izan zen hasiera batean ) Baina argi dudana da, guztiok gure parte jartzen badugu, artikulu interesgarriak partekatuz, guztiok aterako garela irabazle, plataforma honek, sareko informazio baliagarri sekula murrizten dizulako.

    Blogeko erabilerari dagokionez, oso era egokia iruditzen zait horrelako baliabidea izatea, idazten ari zaren gaiari buruz, edonork intesera baldin badauka eskura izateko. Esan bezala, hasiera batean teknologia berrietan oso trebea ez nintzenez, ez zitzaidan grazia handirik egiten blogaren erabilera, baino denbora igaro ahala, blogari gustua harrapatu diot, eta jada,etorkizunerako baliabide osagarri gisa erabiliko dut.

  Amai dezagun esanez, ikasgai hau dexente aberastu didala etorkizunean irakasle izateko, izan ere, irakasleari buruzko irudi abstratu hori, jada konkretu bilakatu da lauhilabete hau geroztik. Zeren eta, irakasle miresgarri hura zenarekin izandako elkarrizketarekin adididez, irakaslearen larruan egongo banintz sentitu nintzen, bere arazoak, sentipenak, lanaren betetasunak... etab aurkeztu baitzizkidan. Horrexegatik, niri behintzat ikasgai honekin irakaslearen irudia zeharo aldatu da.  Beraz, ikasgaiaren balantzea positiboa izan da, nire garapena progresiboa izan dela uste dut, nahiz eta oraindik asko hobetzeko tarte handia daukat. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario