lunes, 19 de noviembre de 2012

The Pseudoscience of Single-Sex Schooling

Testu honek, heziketa segregatuaren kontra jotzen du (1972an hezkidetzaren aldeko legea egin zen Estatu Batuetan, diru publikoa jasotzen zuten ikastetxeei segregazioa debekatuz), ez daudelako arrazoi sendorik sexuen arteko bereizketa gauzatzeko. Askotan, hezkuntza segregatua ematen den eskoletan emaitzak hobeagoak izaten dira. Dena den, azterketa zehatzago bat eginez, ikusten dugu hainbat aspektu emaitza hoiek azaltzeko, sexuari ez dagokionak, adibidez, bizi-maila altuagoa eta baliabide ekonomiko hobeagoak izatea, edo eskola hauek zorrotzagoak direla.Zientzia mailan, ikasteko gaitasuna desberdina da neska eta mutil baten artean, baina horrek ez du esan nahi orokorreko emaitzak alde batean txarragoak direla, baizik eta desberdinak puntu zehatz batzuetan.

Hezkidetzaren kontra daudenen artean, horrelako argumentoak erabiltzen dituzte kritika zorrotza egiteko:
- Klase mixto batean irakasleek denbora gehiago eskaintzen diete umeei, neskak albo batera utziz.
- Bi sexuen arteko elkar lana normalean ez da ematen eta talde-lanak sexuaren arabera egiten dira, mutilak mutilekin eta neskak neskekin egonda.

Dena den, oraindik, nahiz eta klase berean mutilak eta neskak elkartzen diren, ez da helburura ailegatu. Hezkidetzaren xedea izan behar da umeek desberdintasunik ez ikustea mutil eta neska baten artean. Inolako arazorik ez izatea beste sexuarekin "bizitzen" egunerokotasunean, eta horretarako, lan gehiago behar da.

1 comentario: