Mututasuna
oso gutxitan ematen den arazo psikologikoa da. Non umeak jendearen aurrean hitz egiteari
ukatzen dio. Hitz egiteko arbuiatze iraunkor bat sumatzen zaio, nahiz eta
hizkuntza ulertzeko ez zaion inolako eragozpenik ikusten. Arazo hau pairatzen
duten haurrek, testuinguru jakinetan eta pertsona zehaztuekin hitz egiteari uko
egiten diote, hartara gainontzekoekin komunikatzeko bide bakarra keinuak dira.
Badirudi, anabasa psikologiko honen zergatia
gehiegizko lotsa izanagatik dela. Maiz, alde batera sentitzen diren haurretan
gertatzen da ( isolamendu soziala), bakarrik sentitzen dira, eta gainontzeko
kideak paregabeak balitz bezala ikusten dituzte, bera baino askoz hobe, hots,
gutxiagotasun-konplexua nabaritzen zaie. Gainera, oso sentiberak dira, bere
gurasoekiko interakzio izugarria dutenak , atxikimendu oso handia. Antza denez,
nesketan ematen da gehiago.
Bestalde, baliteke hizkuntza menperatzearen
zailtasunak izanagatik, bere muin familiarrarekin zerikusirik ez duen
pertsonekin hitz egiteari uko egiten dio. Izan ere, dislalia deritzona izan ohi
dute normalki haur hauek, hau da, hainbat fonema ahoskatzeko zailtasun dituzte,
hitz egiteko mesfidantza eragiten diotena.
Era berean, adituen iritziz umeen isiltasuna,
estutasun prozesu handi bati erreparatzen diote, non haurra hainbat egoera
sozialen aurrean hitz egiteari uko egiten dio. Horretaz gain, umeak zapuztuta
sentitzen dira, ezin ezer eginik, Beraz, ahalik eta lasterren irtenbide bat
bilatzea komenigarria litzateke, gainerako umeen maila berean jarduteko, eta
umeak bere kideekin alderatuz berdina dela sentituz.
Arazoaren irtenbidea tutorearen ikuspegitik
Lehenik eta behin, haurraren arazoa zein den jakin
behar dugu. Ondoren, umearekin pertsonalki hitz eginez, era lasai batean, umea
behartu gabe. Esate baterako, jolasen bidez oso egokia litzateke haurrarekin
lehenbiziko harremana izatea, berak bortxatuta senti ez dezan.
Halaber, askotan oso garrantzitsua litzateke umeari
hasiera batean ama-hizkuntzan hitz egitea, haurra seguruago sentitzeko (erdara
baldin bada, erdaraz), ondoren harian-harian euskara edo dagokion hizkuntza
barneratuz.
Osterantzean, gainerako ikaskideekin hitz egin
beharko genuke. Izan ere, makina bat aldiz bere adiskideek bere ordez hitz
dute, umea babestuz. Horrexegatik, mututasuna pairatzen duen haurrari ez
laguntzea garrantzitsua litzateke, umeak hitz egiteko beharra duela sentituz. Betiere,
umeak hitz egiteko saiakerak sumatzen zaizkionean, indarguneak goraipatu behar
dizkiogu, egiten dituen egitate positiboak indarberrituz.
Bukatzeko, kasua muturrekoa baldin bada,
profesionalek hartu beharko lukete esku auzian. Hots, ikastetxeko logopedak
nahiz psikologoak, umeari laguntza berezia eskainiko diote, eskola-orduetan era
indibidual batean lagunduz.
Andoni
Agirretxe
Hona hemen hautatze- mututasunaren bideo interesgarri bat, mututasunaren zergatiak azaltzen diguna.


