Mostrando entradas con la etiqueta Andoni. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Andoni. Mostrar todas las entradas

jueves, 22 de noviembre de 2012

Hautatze-mututasuna


    Mututasuna oso gutxitan ematen den arazo psikologikoa da. Non umeak jendearen aurrean hitz egiteari ukatzen dio. Hitz egiteko arbuiatze iraunkor bat sumatzen zaio, nahiz eta hizkuntza ulertzeko ez zaion inolako eragozpenik ikusten. Arazo hau pairatzen duten haurrek, testuinguru jakinetan eta pertsona zehaztuekin hitz egiteari uko egiten diote, hartara gainontzekoekin komunikatzeko bide bakarra keinuak dira.

    Badirudi, anabasa psikologiko honen zergatia gehiegizko lotsa izanagatik dela. Maiz, alde batera sentitzen diren haurretan gertatzen da ( isolamendu soziala), bakarrik sentitzen dira, eta gainontzeko kideak paregabeak balitz bezala ikusten dituzte, bera baino askoz hobe, hots, gutxiagotasun-konplexua nabaritzen zaie. Gainera, oso sentiberak dira, bere gurasoekiko interakzio izugarria dutenak , atxikimendu oso handia. Antza denez, nesketan ematen da gehiago.

   Bestalde, baliteke hizkuntza menperatzearen zailtasunak izanagatik, bere muin familiarrarekin zerikusirik ez duen pertsonekin hitz egiteari uko egiten dio. Izan ere, dislalia deritzona izan ohi dute normalki haur hauek, hau da, hainbat fonema ahoskatzeko zailtasun dituzte, hitz egiteko mesfidantza eragiten diotena.

   Era berean, adituen iritziz umeen isiltasuna, estutasun prozesu handi bati erreparatzen diote, non haurra hainbat egoera sozialen aurrean hitz egiteari uko egiten dio. Horretaz gain, umeak zapuztuta sentitzen dira, ezin ezer eginik, Beraz, ahalik eta lasterren irtenbide bat bilatzea komenigarria litzateke, gainerako umeen maila berean jarduteko, eta umeak bere kideekin alderatuz berdina dela sentituz.


Arazoaren irtenbidea tutorearen ikuspegitik


   Lehenik eta behin, haurraren arazoa zein den jakin behar dugu. Ondoren, umearekin pertsonalki hitz eginez, era lasai batean, umea behartu gabe. Esate baterako, jolasen bidez oso egokia litzateke haurrarekin lehenbiziko harremana izatea, berak bortxatuta senti ez dezan.

   Halaber, askotan oso garrantzitsua litzateke umeari hasiera batean ama-hizkuntzan hitz egitea, haurra seguruago sentitzeko (erdara baldin bada, erdaraz), ondoren harian-harian euskara edo dagokion hizkuntza barneratuz.

   Osterantzean, gainerako ikaskideekin hitz egin beharko genuke. Izan ere, makina bat aldiz bere adiskideek bere ordez hitz dute, umea babestuz. Horrexegatik, mututasuna pairatzen duen haurrari ez laguntzea garrantzitsua litzateke, umeak hitz egiteko beharra duela sentituz. Betiere, umeak hitz egiteko saiakerak sumatzen zaizkionean, indarguneak goraipatu behar dizkiogu, egiten dituen egitate positiboak indarberrituz.

   Bukatzeko, kasua muturrekoa baldin bada, profesionalek hartu beharko lukete esku auzian. Hots, ikastetxeko logopedak nahiz psikologoak, umeari laguntza berezia eskainiko diote, eskola-orduetan era indibidual batean lagunduz.


                                                                                                  Andoni Agirretxe


 Hona hemen hautatze- mututasunaren bideo interesgarri bat, mututasunaren zergatiak azaltzen diguna.

miércoles, 21 de noviembre de 2012

Hezkidetzaren mitoa



   Testu hau, hezkidetzari buruzku mitoa eta haren eboluzioa denbora zehar aztertzen du. XIX. mendeko azken herenean, hezkidetza eskaera batean bilakatu zen. Garai honetan baziren hainbat pedagogo, hezkidetza aldarrikatu zutenak. A.Manjon izan zen bide erakuslea, ondoren Ferrer i Guardia eta Rosa Sentat jarraiki. Baina bistan da, aipatutako pertsonai hauen ideología desberdina dela eta, hezkidetza ez zela kontzeptu bera norbanako hauentzat. Bakoitzak bere erara eta bere ideologiaren arabera interpretatzen zuen.

    Denbora aurrera zihoala, eskola mistoa (neskak eta mutilak espazio físiko berean elkartzeak, gizontasuna emakumetasunaren gainetik dagoenean eguneroko bizitzan) ezartzeko saihakerak ezer ezean gelditu ziren frankismoarekin.Izan ere, eskola mixtoaren esperientziek eta eskaerak, abolitu egin ziren “Movimiento Nacional” izeneko sistema pedagogikoren kontra joaten zelako. Hua da, frankismo garaian heziketa bananduaren alde egin zuten, artifizialki neska eta mutilak bananduz.

   Gaur egun aldiz, hezkidetza sexuen arteko berdintasuna defendatzen du. Non eskola, ideologi erreprodukzio tresna gisa erabili ohi da. Egun, helburua ez da emakumeen zein gizonen arteko desberdintasunak bateraztea, baizik eta sexu bien arteko berdintasuna onartzea, neskak eskolan pairatzen duten diskriminazioa alde batera utziz.


martes, 20 de noviembre de 2012

Kirolaren garrantzia hezkuntzan

  
   Dakigunez, gaur egungo hezkuntza sistema honetan, hezkuntza fisikoa ohiko irakasgai gisa hartu dute ikastetxeek. Izan ere, kirol jarduera haurrentzat gizarteratzeko baliabidrik garrantzitsuena da.Gainera bai kognitiboki bai fisikoki euren garapen pertsonalerako onuragarriak izango diren gaitasunak sustatzeko balioko du. Ikasle bakoitzak bere muga non duen ikusita, denbora pasa ahala lanarekin oztopo horiek nola igaro eta gainditzen duen ikusiko du, bere arlo emotiboari eragiten dioena, hau da, norbanakoaren erronka pertsonalei begiratuz, nola bere burua gainditzeko gai izango den. 

    Bestalde, ikastoletan lantzen den jarduera fisikoko irakasgaia, presio psikologikoaz salbuetsita dago, izan ere, goi mailako kirolarekin zerikusia ez dauka. Goi mailako kirolean lehiatzen dugunak, badakigu, azken helburua eta helburu bakarra IRABAZTEA dela. Haa da, azken emaitzak prozesuak baino eragin garantzitsua hartzen du.

Eskola kirolan aldiz, ikusten dugu nola irabaztea bigarren mailan dagoela, eta emaitzan haraindi badirela hainbat faktore berebiziko garrantzia dutenak:

- Lankidetza eta lan kolektiboa emaitzaren gainetik egongo dira
- Ikasleek disfrutatzea eta kirolarekin harreman zuzena izatea
- Izaera trebetasuna eduki, hau da, parte hartzea ezin da ezarri trebetasuna, sexua eta diskriminatzaileak eta beste faktore batzuen arabera
- Norbanakoak bere gaitasun fisikoen arabera arituko da, guztiak berdinak izanik


Heziketa fisikoa umeen garapen pertsonalerako zer nolako garrantzia duen ikusteko video bat utzi dizuet hemen!

viernes, 2 de noviembre de 2012

Teknologia berriak hezkuntzan

Dirudienez, Teknologia berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Ezbairik gabe, ordenagailu  eta gainontzeko teknologia berrien bidez, informazio digitala lor dezakegu, gure etxetik, oso eroso egiten zaigun egoera.  Baina teknoadikzioa arazo larria bihurtu da azken urte hontan. Non, umeek baliabide teknologikoen erabilerekin, eguneroko zereginei jaramonik ez diote egiten, egitate nagusiak alde batera utziz. Arazo hau, egun hedatu egin da erabat. Gaur egungo gizartean, ez dago dudarik, geroz eta garrantzia handiagoa daukate teknologia berriak eta haien ezagupenak hezkuntzan txertatzea ezinbestekoa da. Gizartean integrazioa lortzeko behar-beharrezkoa da alfabetatze tekonologikoa. Esan bezala, teknologia berrien erabilera lagungarriak dira hezkuntzan baliabide osagarri bezala. Baina askotan, umeek geletan eta ikastetxeetan ordenagailu eta gainontzeko teknologia berriak izanda, aisialdirako erabili ohi dute, bertan bideoak ikusteko, jolasteko… Horrexegatik, haurrek teknologia berri hauen erabilpen zuzena egiteko, haien gainean egon beharko ginateke. Printzipioz indargune teknologiko izugarria dena, desabantail ez bilakatzeko.

Robert Roshentalen experimentua

Roshentalek hainbat experimentu egin zituen bere bizitzan zehar. Hans azkarra deituriko zaldiaren jarrerak aztertuz,  bistan da, animalien eta gizakien arteko atxikimedua handia dela. Hans erantzun zuzen horiek egiteko, laster ohartarazi zen gizakien jarrerak kontuan hartuz, nahikoa zitzaiola erantzunak zuzen egiteko. Benetan experimentu hau, erabat harrituta utzi didala.

Bestalde, irakasleen tratuaren desberdintasuneei dagokionez, ez dago dudariik, arazo hau gaur egun hezkuntza sisteman pil-pilean dagoen arazo bat dela, izan ere, irakasleek, maiz, ikasleen gaitasunen arabera jokatzen dute. Printzipioz, "ikasle on" horiek tratu desberdina dituzte; ez diete errieta handirik botatzen, nahiz eta etxeko lanak ahaztu negatiboak ez diete jartzen... Egoera mespretxagari hau nire larruetan pairatu izan dut, non irakasle askok, ikasleekiko faboritismoak erakusten dituzte, gainontzeko ikasleen arreta alde batera utziz.

Beraz, irakasleek eskatzen duten errespetua eta berdintasuna bermatzeko, garrantzitsua litzateke irakasleek ikasleekiko tratu berdina izaten, irakasleen artean desberdintasunak ez egiteko. Horrela ikasle "txar" horiek, bere partez gehiago jarriko lukete eta motibazio eta interes handiagorekin etorriko ziratekeen klaseetara.

miércoles, 31 de octubre de 2012

Elkarrizketaren Sarrera

      Lutxi, nire irakasle ohia zena, hezkuntzan esperientziaz beteriko emakumea da. Nik irakasle ona delakoan aukeratu dut. Bai historia, bai geografia irakasgaiak ematen ditu. Betidanik gustagarriak iruditu zaizkit bere klaseak. Izan ere, Lutxirekin DBH nahiz Batxillergoan zehar izan dut harremana. Ez dakit bere irakasgaietan nota onak atera ditudalako edo bere izaera eta metodologia dela medio, beti hartu dut Lutxi eredu bezala. Ziurrenik, gurekiko izandako hurbiltasubagatik aukeratu diot elkarrizketa egiteko.

     Elkarrizketari dagokionez, aukeratutako gunea azken urteotan ikasi dudan ikastetxea da. Bisita gelan egin genuen elkarrizketa, espazio lasai eta isila horrelako elkarrizketa egiteko. Hasiera hasieratik, elkarrizketa primeran joan zen. Lutxi nahiz eta emakume alaia eta dibertigarria izan, pertsona serioa eta heldua da horrelako egitateetarako.Elkarrizketari hasiera eman aurretik, denbora tarte batean hitz egiten aritu ginen, unibertsitateari buruz galdetuz. ostean, elkarrizketa egitera abiatu ginen. Erraz egin genuen elkarrizketa, era jariakor batean. Ez zitzaidan batere astuna egin, gainera barre batzuk bota genituen eta ondo pasatu genuen.

Taldeko errubrika

ERRUBRIKA


Eskaz <5

Nahiko 5-6
Ondo 6-8
Bikain 8-10
Puntualitatea
Askotan edo gehienetan berandu iristea bileretara, bilera mostuz.
Batzuetan berandu iristea, baina gutxigatik. (5 minutu inguru).
Gutxitan ezik, bileretara puntual iristea.
Beti puntual iristea.
Errespetua
Askotan egoten dira gatazkak eta ez konpontzearen ondorioz giro txarra dago taldean
Gatazka ugari sortzen dira taldekideen artean baina azkenean giro minimoa mantentzen da.
Salbuezpenak kenduta, giro ona mantentzen da taldekideekin. Gatazkak egonez gero ondo konpontzen dira.
Gatazkak ekidituz eta giro ona mantenduz primerako giroa dago taldekideen artean, elkar erespetatuz.
Elkarlana
Ez dago kolaborazioa taldekideen artean eta orduan edo, lana ez da egiten edota batek lan guztia egiten du.
Beharrezkoak diren gauz minimoetan taldekideen arteko kolaborazioa ematen da.
Salbuezpen gutxi batzuk kenduta, gauz guztietan kolaboratzen da.
Primeran kolaboratzen da lan guztien garapenean.
Adostutako lana betetzea
Bakoitzari dagokion lana ez da egiten eta beraz ezin da lan orokorra egin.
Nahiz eta batzuetan bukatu gabe edota gaizki, bakoitzak adostutako lana egiten du.
Batzuetan ezik, bakoitzak bere lana egiten du modu egokian.
Bakoitzari dagokion lana beti egiten da modu egokian, taldeko lana primeran eginez.

miércoles, 3 de octubre de 2012

Mayen Hezkuntza



Aurrean dugun bideoa mayei buruzko hezkuntzei buruzkoa da, non gainontzako kulturen hezteko era argi ta garbi ikus dezakegu,erabilako metodologia, jarrerak, ohiturak..  espero dut gustukoa izatea!