jueves, 22 de noviembre de 2012

Hautatze-mututasuna


    Mututasuna oso gutxitan ematen den arazo psikologikoa da. Non umeak jendearen aurrean hitz egiteari ukatzen dio. Hitz egiteko arbuiatze iraunkor bat sumatzen zaio, nahiz eta hizkuntza ulertzeko ez zaion inolako eragozpenik ikusten. Arazo hau pairatzen duten haurrek, testuinguru jakinetan eta pertsona zehaztuekin hitz egiteari uko egiten diote, hartara gainontzekoekin komunikatzeko bide bakarra keinuak dira.

    Badirudi, anabasa psikologiko honen zergatia gehiegizko lotsa izanagatik dela. Maiz, alde batera sentitzen diren haurretan gertatzen da ( isolamendu soziala), bakarrik sentitzen dira, eta gainontzeko kideak paregabeak balitz bezala ikusten dituzte, bera baino askoz hobe, hots, gutxiagotasun-konplexua nabaritzen zaie. Gainera, oso sentiberak dira, bere gurasoekiko interakzio izugarria dutenak , atxikimendu oso handia. Antza denez, nesketan ematen da gehiago.

   Bestalde, baliteke hizkuntza menperatzearen zailtasunak izanagatik, bere muin familiarrarekin zerikusirik ez duen pertsonekin hitz egiteari uko egiten dio. Izan ere, dislalia deritzona izan ohi dute normalki haur hauek, hau da, hainbat fonema ahoskatzeko zailtasun dituzte, hitz egiteko mesfidantza eragiten diotena.

   Era berean, adituen iritziz umeen isiltasuna, estutasun prozesu handi bati erreparatzen diote, non haurra hainbat egoera sozialen aurrean hitz egiteari uko egiten dio. Horretaz gain, umeak zapuztuta sentitzen dira, ezin ezer eginik, Beraz, ahalik eta lasterren irtenbide bat bilatzea komenigarria litzateke, gainerako umeen maila berean jarduteko, eta umeak bere kideekin alderatuz berdina dela sentituz.


Arazoaren irtenbidea tutorearen ikuspegitik


   Lehenik eta behin, haurraren arazoa zein den jakin behar dugu. Ondoren, umearekin pertsonalki hitz eginez, era lasai batean, umea behartu gabe. Esate baterako, jolasen bidez oso egokia litzateke haurrarekin lehenbiziko harremana izatea, berak bortxatuta senti ez dezan.

   Halaber, askotan oso garrantzitsua litzateke umeari hasiera batean ama-hizkuntzan hitz egitea, haurra seguruago sentitzeko (erdara baldin bada, erdaraz), ondoren harian-harian euskara edo dagokion hizkuntza barneratuz.

   Osterantzean, gainerako ikaskideekin hitz egin beharko genuke. Izan ere, makina bat aldiz bere adiskideek bere ordez hitz dute, umea babestuz. Horrexegatik, mututasuna pairatzen duen haurrari ez laguntzea garrantzitsua litzateke, umeak hitz egiteko beharra duela sentituz. Betiere, umeak hitz egiteko saiakerak sumatzen zaizkionean, indarguneak goraipatu behar dizkiogu, egiten dituen egitate positiboak indarberrituz.

   Bukatzeko, kasua muturrekoa baldin bada, profesionalek hartu beharko lukete esku auzian. Hots, ikastetxeko logopedak nahiz psikologoak, umeari laguntza berezia eskainiko diote, eskola-orduetan era indibidual batean lagunduz.


                                                                                                  Andoni Agirretxe


 Hona hemen hautatze- mututasunaren bideo interesgarri bat, mututasunaren zergatiak azaltzen diguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario