Egindako testu guztiak oso desberdinak izanda, Einarren testua testua aukeratu dugu. Haren testuan irakasle batek hezkuntzan bete behar duen papera azaltzeaz gain arlo pertsonalean ere garatzen duelako harremana. Izan ere, hezkuntza maila egokia garatzeko, bai irakasleak, ikasleak eta indarrean dagoen sistemak elkar aritu behar dira, erlazio jariakor bat lortuz. Horretarako bakoitzaren garrantzia aintzat hartuz berdintasunetik eta elkarrenganako errespetutik.
Hona hemen testua:
" Hezkuntza ulertu behar da
irakaslearen lanbidea ulertzeko. Gizarte bat eraikitzerako orduan ezinbestekoa
da hezkuntza-maila egokia izatea eta horretarako guztion laguntza behar da.
Administrazioak, irakasleek, ikastetxeek, familiek eta ikasleen lana batu behar
da norabide berdinean joateko. Ildo berean, azken urteetan familiek garrantzia
galdu dute bere seme-alaben hezkuntzan, eta hori berreskuratu behar da; etxean
ere hezkuntza prozesua garatzeko. Hezkuntzaren ardura izan behar da umeak
heztea, beti ere bere kabuz pentsatzeko gai izateko, haiek har ditzaten
(txikitan gurasoen aholkuak jasoz, eta nerabezarotik aurrera bakarrik)
beraientzako egokiak ikusten dituzten erabakiak.
Gaur egun, oso gutxi baloratutako
lanbide bat daukagu irakaslearena. Pertsona askok oso gauza erraza dela diote,
eta opor egunak gehituz gero, jende askok gutxiesten du, bai lanbide eta baita
gradua ere. Beraz, gizartean irakasleen eta irakasle bidean daudenen irudia ez
da hoberena. Hala ere, oso gratifikantea da umeekin egotea, nola hezten diren
ikustea, pixkanaka-pixkanaka beraien garapenaren zati bat izatea. Horretarako,
umeekin erlazio ona egon behar da, afektibitatea landuz baina lagunak izatera
ailegatu gabe ezta umeen intimitatearen muga zeharkatuz. Errespetutik autoritatea
lortuz, beraien errefente izatera heldu behar da irakasle on bat.
Umeek ez dituzte nabaritu behar da
irakaslearen egoera pertsonala, haiengan eragin zuzena duelako. Nahiz eta zaila
izan, irakaslea (nahiz eta alai edo triste egon) umeetan zentratu behar da eta
haientzat duen guztia eskaini, baloreen eta edukien aldetik. Izan ere,
klasearen giroa egokia izan behar da guztion ehuneko ehuna lortzeko. Talde
osoan eragina izango du norberaren egoera pertsonala. Hori dela eta, klase
barruan gauzatzen diren harremanak egokiak izan behar dira, klasekide guztiek
eroso sentitu behar dira taldean. Egoera ona somatzen denean klasean, ikasleei
esan behar zaie hori dela bidea eta motibatu pixkat horrela jarraitzeko edo
ahal bada gehiago emateko. Aldiz, klasean giro txarra badago, azkar bideratu
jakin behar da klasea denok integratuta sentitzeko edo arazoa konpontzeko.
Azkenik, irakasle bakoitzak bere
metodologia pertsonala duenez, saiatu behar da ikasleentzako astuna ez izaten.
Umeak aspertzen badira klaseetan, azkeneko emaitzak ez dira onak izango. Hori
saihesteko, irakaslea klasea ematerako orduan dinamikoa izaten saiatu behar da,
parte hartzea edota teknologia berrien erabilera sustatzen. Azkenengo xedea,
umeak bere ikasgaia ganoraz hartzea izan behar da beti. Motibatuta egoteaz
gain, ikasteko orduan ganoraz aritzerakoan askoz errazago izango zaie ikastea,
gainditzea eta emaitza altuak izatea."
EINAR GALILEA AZACETA 46-01 LEHEN HEZKUNTZA