Testu hau, hezkidetzari buruzku mitoa eta haren eboluzioa
denbora zehar aztertzen du. XIX. mendeko azken herenean, hezkidetza eskaera
batean bilakatu zen. Garai honetan baziren hainbat pedagogo, hezkidetza
aldarrikatu zutenak. A.Manjon izan zen bide erakuslea, ondoren Ferrer i Guardia
eta Rosa Sentat jarraiki. Baina bistan da, aipatutako pertsonai hauen ideología
desberdina dela eta, hezkidetza ez zela kontzeptu bera norbanako hauentzat. Bakoitzak
bere erara eta bere ideologiaren arabera interpretatzen zuen.
Denbora aurrera zihoala, eskola mistoa (neskak eta mutilak
espazio físiko berean elkartzeak, gizontasuna emakumetasunaren gainetik
dagoenean eguneroko bizitzan) ezartzeko saihakerak ezer ezean gelditu ziren frankismoarekin.Izan ere, eskola
mixtoaren esperientziek eta eskaerak, abolitu egin ziren “Movimiento Nacional”
izeneko sistema pedagogikoren kontra joaten zelako. Hua da, frankismo garaian
heziketa bananduaren alde egin zuten, artifizialki neska eta mutilak bananduz.
Gaur egun aldiz,
hezkidetza sexuen arteko berdintasuna defendatzen du. Non eskola, ideologi
erreprodukzio tresna gisa erabili ohi da. Egun, helburua ez da emakumeen zein
gizonen arteko desberdintasunak bateraztea, baizik eta sexu bien arteko
berdintasuna onartzea, neskak eskolan pairatzen duten diskriminazioa alde
batera utziz.