Buruari bueltak ematea merezi duen gai bat entzun nuen duela denbora, eta honako hau da: Melillan 15 urteko neskatxa bati"burka" klasera eramatea debekatu zioten baita ukondoetarainoko eskularruekin joatea ere. Horren ondorioz, neskatilak eskola utzi zuen eta bere etxean geratu zen denboraldi batez, izan ere, eskolara joan ahal izateko baldintza bakarra "burka"rekin joatea zen, bere egunerokotasunean horrela jantzita joaten baitzen. Dena den, aipatzekoa da, hasiera batean ez zela horrela janzten baizik eta bakeroekin eta aurpegia bistan.
Gazteak zionaren arabera berdin zitzaion kurtso alde batera uztea ,"burka" eraman ahal ezin bazuen. Berak zerbait erabilgarria ikasi nahi zuen baina non soilik emakumeak egongo ziren eta eta non gizon batek ezin izango lukeen ikusi.
Adin txikiko salataritzak berehala eman zuen erantzuna horren aurrean, eta gurasoek behartu zituen eskolan berriro izen ematera, izan ere, beharrezkoa da 16 urte bete bitartean eskolara joatea. Gurasoek baietz esan arren, ez zuten euren hitza bete eta horrexegatik salatuak izan dira.
Eta honen aurrean, zera galdetzen diot neure buruari. Kulturartekosuna lantzeko hainbeste ahalengin egin ondoren eskolan, zergatik ezin dugu onartu beste kultura batzuetako janzkerak? Mugak jarri behar al dira? Izan ere, egia da denei gustatzen zaigula aurrean duguna ikusi ahal izatea, guretzat hori errespetua izatea delako. Eta gurasoak? zer egin behar dute egoera horren aurrean? Euren alabaren erabakiaren alde jo edo legalki gauzak ondo egin? Umea jada nagusia al da bere kabuz erabakiak hartzeko?
Oso gai konplexua dela uste dut, baina egia da nonoiz gerta dakigukela eta ondo legoke pentsatzen hastea horren aurrean zer egingo genukeen.

Kasu horrek urtebete baino gehiago dauka. Bide batez, berria nondik hartu duzun erakutsi behar zenuke.
ResponderEliminarOso kasu korapilatsua da hori; izan ere, neska musulmana bada ere, guraso bananduen alaba ere bada (Islamak ere ez du begi onez ikusten dibortzioa), hau da, egoera hurretik ezagutu ez arren, ez du ematen gurasoen aginduak beteta edo gurasoen erlijiotasunari men eginda/barneratuta egiten duenik. Orduan, heldu izatera bidean berak hartutako erabakia da. Ez du erraz aldaketarik.
Gogoan dut amak burkaren kontra argi eta garbi hitz egiten zuela. Coctail zaila duzu hori.
http://www.laflecha.net/canales/curiosidades/noticias/expulsan-a-una-nina-de-clase-por-llevar-el-burka
ResponderEliminarHemen daukazu burkaren inguruko artikulu bat.