Ezbairik gabe, ordenagailu eta gainontzeko teknologia berrien bidez, informazio digitala lor dezakegu, gure etxetik, oso eroso egiten zaigun egoera. Baina teknoadikzioa arazo larria
bihurtu da azken urte hontan. Non, umeek baliabide
teknologikoen erabilerekin, eguneroko zereginei jaramonik ez diote egiten, egitate
nagusiak alde batera utziz. Arazo hau, egun hedatu egin da erabat. Gaur egungo
gizartean, ez dago dudarik, geroz eta garrantzia handiagoa daukate teknologia
berriak eta haien ezagupenak hezkuntzan txertatzea ezinbestekoa da. Gizartean
integrazioa lortzeko behar-beharrezkoa da alfabetatze tekonologikoa. Esan
bezala, teknologia berrien erabilera lagungarriak dira hezkuntzan baliabide
osagarri bezala. Baina askotan, umeek geletan eta ikastetxeetan ordenagailu eta
gainontzeko teknologia berriak izanda, aisialdirako erabili ohi dute, bertan
bideoak ikusteko, jolasteko… Horrexegatik, haurrek teknologia berri hauen
erabilpen zuzena egiteko, haien gainean egon beharko ginateke. Printzipioz
indargune teknologiko izugarria dena, desabantail ez bilakatzeko.
Nola? Zuk zer egingo duzu klasean, orduan, ikuspegi horretatik?
ResponderEliminar