Mostrando entradas con la etiqueta testua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta testua. Mostrar todas las entradas

miércoles, 21 de noviembre de 2012

Hezkidetzaren mitoa



   Testu hau, hezkidetzari buruzku mitoa eta haren eboluzioa denbora zehar aztertzen du. XIX. mendeko azken herenean, hezkidetza eskaera batean bilakatu zen. Garai honetan baziren hainbat pedagogo, hezkidetza aldarrikatu zutenak. A.Manjon izan zen bide erakuslea, ondoren Ferrer i Guardia eta Rosa Sentat jarraiki. Baina bistan da, aipatutako pertsonai hauen ideología desberdina dela eta, hezkidetza ez zela kontzeptu bera norbanako hauentzat. Bakoitzak bere erara eta bere ideologiaren arabera interpretatzen zuen.

    Denbora aurrera zihoala, eskola mistoa (neskak eta mutilak espazio físiko berean elkartzeak, gizontasuna emakumetasunaren gainetik dagoenean eguneroko bizitzan) ezartzeko saihakerak ezer ezean gelditu ziren frankismoarekin.Izan ere, eskola mixtoaren esperientziek eta eskaerak, abolitu egin ziren “Movimiento Nacional” izeneko sistema pedagogikoren kontra joaten zelako. Hua da, frankismo garaian heziketa bananduaren alde egin zuten, artifizialki neska eta mutilak bananduz.

   Gaur egun aldiz, hezkidetza sexuen arteko berdintasuna defendatzen du. Non eskola, ideologi erreprodukzio tresna gisa erabili ohi da. Egun, helburua ez da emakumeen zein gizonen arteko desberdintasunak bateraztea, baizik eta sexu bien arteko berdintasuna onartzea, neskak eskolan pairatzen duten diskriminazioa alde batera utziz.


lunes, 19 de noviembre de 2012

The Pseudoscience of Single-Sex Schooling

Testu honek, heziketa segregatuaren kontra jotzen du (1972an hezkidetzaren aldeko legea egin zen Estatu Batuetan, diru publikoa jasotzen zuten ikastetxeei segregazioa debekatuz), ez daudelako arrazoi sendorik sexuen arteko bereizketa gauzatzeko. Askotan, hezkuntza segregatua ematen den eskoletan emaitzak hobeagoak izaten dira. Dena den, azterketa zehatzago bat eginez, ikusten dugu hainbat aspektu emaitza hoiek azaltzeko, sexuari ez dagokionak, adibidez, bizi-maila altuagoa eta baliabide ekonomiko hobeagoak izatea, edo eskola hauek zorrotzagoak direla.Zientzia mailan, ikasteko gaitasuna desberdina da neska eta mutil baten artean, baina horrek ez du esan nahi orokorreko emaitzak alde batean txarragoak direla, baizik eta desberdinak puntu zehatz batzuetan.

Hezkidetzaren kontra daudenen artean, horrelako argumentoak erabiltzen dituzte kritika zorrotza egiteko:
- Klase mixto batean irakasleek denbora gehiago eskaintzen diete umeei, neskak albo batera utziz.
- Bi sexuen arteko elkar lana normalean ez da ematen eta talde-lanak sexuaren arabera egiten dira, mutilak mutilekin eta neskak neskekin egonda.

Dena den, oraindik, nahiz eta klase berean mutilak eta neskak elkartzen diren, ez da helburura ailegatu. Hezkidetzaren xedea izan behar da umeek desberdintasunik ez ikustea mutil eta neska baten artean. Inolako arazorik ez izatea beste sexuarekin "bizitzen" egunerokotasunean, eta horretarako, lan gehiago behar da.