Mostrando entradas con la etiqueta la coeducacion. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta la coeducacion. Mostrar todas las entradas

miércoles, 5 de diciembre de 2012

"La coeducación" testuaren hausnarketa

   Honako artikulu honetan (klik egin hemen)  esaten du hezkidetzak balio duela aurreiritzi sexistak bastertzeko eta modu honetan bi sexuen arteko erlazioa berdinen artekoa izatea, hau da, ez egotea sexuen arteko diferentziarik. Beraz, hezkidetza ematen da arrazoi sozialak direla eta.

  1978an Espainian egin zen konstituzioan 14. eta 9.2. artikuluetan debekatzen da sexuen arteko edozein basterketa, bi sexuek eskubide eta betebehar berdinak izanik, nahiz eta nire ustez azken honek oraindik ez bete. Hala ere autonomi erkidegoak badauka hainbat lege hezkidetzaren aldekoak eta aldi  berean genero indarkeriaren aurka.

   Guzti honek hainbar helburu ditu, baina azken finean helbururik garrantzitzuenak sexuen arteko berdintasuna egotea da, eta txiki-txikitatik sexu biak berdin tratatzea, izan ere, guztiok berdinak garelako, gizon ala emakume izanik.

   Hezkidetzaz gain badaude umeentzako hainbat ekintza sexuen artean desberdintasunak ez daudela ikusteko.