viernes, 2 de noviembre de 2012

Teknologia berriak hezkuntzan

Dirudienez, Teknologia berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Ezbairik gabe, ordenagailu  eta gainontzeko teknologia berrien bidez, informazio digitala lor dezakegu, gure etxetik, oso eroso egiten zaigun egoera.  Baina teknoadikzioa arazo larria bihurtu da azken urte hontan. Non, umeek baliabide teknologikoen erabilerekin, eguneroko zereginei jaramonik ez diote egiten, egitate nagusiak alde batera utziz. Arazo hau, egun hedatu egin da erabat. Gaur egungo gizartean, ez dago dudarik, geroz eta garrantzia handiagoa daukate teknologia berriak eta haien ezagupenak hezkuntzan txertatzea ezinbestekoa da. Gizartean integrazioa lortzeko behar-beharrezkoa da alfabetatze tekonologikoa. Esan bezala, teknologia berrien erabilera lagungarriak dira hezkuntzan baliabide osagarri bezala. Baina askotan, umeek geletan eta ikastetxeetan ordenagailu eta gainontzeko teknologia berriak izanda, aisialdirako erabili ohi dute, bertan bideoak ikusteko, jolasteko… Horrexegatik, haurrek teknologia berri hauen erabilpen zuzena egiteko, haien gainean egon beharko ginateke. Printzipioz indargune teknologiko izugarria dena, desabantail ez bilakatzeko.

1 comentario: