domingo, 4 de noviembre de 2012

"La educación prohibida" dokumentalaren hausnarketa

"La educación prohibida" dokumentala Espainiako eta hego ameriketako hezkuntzaren gaian espezialitutako pertsonak dira protagonista. Honako hauek, gaurko hezkuntza sistemari kritika gogorra egiten diota, eta hau egiteko hainbat puntutan zentratzen dira. Ikuspuntu oso aurrerakoia eta liberalekin ikusten dute gai guztiak, baina pertsonalki kasu batzuetan aurrerakoiegi.

Behin baino gehiagotan kritikatzen duen puntu bat teoria gehiegi eta praktika gutxi egiten dela da, nik bat egiten dut honekin. Hainbeste teoriarekin askotan lortzen dena da umeak ez dutela nahi ia klasera joatea eta kasu askotan irakasleek ezta, bestalde, klaseak praktikoagoak izanez gero dinamikoagoak izango ziren eta bai ikasle eta bai irakasle ez ziren aspertuko. Behin baino gehiagotan ikasleek ikastetxea kartzel bat bezala ikusten dute. Umeek bere esentzian daukate ezezagun aurkitzen duten gauzei buruz galdetzea eta gauza berriak inbestigatzean eta beraz soilik teoria ematen esentzia honek geldiatazten da. Ume bati behin ta berriro esaten badiote zer egin behar duen eta zer ez, aspertzen da eta ikasteko interesa galtzen du, beraz askatasuna eman behar diegu.

Irakaskuntza ikusten dute soilik langileak sortzeko tresna bezala eta honek suposatzen du guztiek berdin izan behar dutela, berdina jakin... eta irakaskuntza ez da hori baizik eta pertsonak sortzeko tresna, balore, ideologia eta pentsamendu propio eta indibidualekin. Eskola umeen onerako diseinatuta egon behar da, eta ez poterearen interes eta onerako.

Kritikatzen dute askotan ikasgai arrotzak ikastera behartzen gaituztela, nahiz eta gero etorkizunean ikasgai hauek ez dugun erabiliko gure egunerokotasunean, adibidez logaritmoak egitea. Aldiz, badaude beste gauza askok egunerokotasunean behar ditugunak eta eskolan ez dugula lantzen, gai hauei garrantzi handiago eman behorki genieke.

Pertsona batek dio gauzak ez direla ikasi behar, baizik eta ulertu, ze buruz ikasitako gauza batek denbora gutxi egongo da gure buruan baina aldiz ulertutako gauza beti ulertuko dugu eta ez gara hortaz inoiz ahaztuko. Dokumentalean atentzioa deitu zidan esaldi bat ikusi nuen eta honako hau da: "Estudiar no es un acto de consumir ideas, sino de crearlas y recrearlas" Paulo Freire pedagogoarena.

Bukatzeko, hemen usten dizuet sarean aurkitutako "La educación prohibida" dokumentalari egindako kritika interesgarri bat.        http://www.rebelion.org/noticia.php?id=155031

1 comentario:

  1. Aurrekoan esandakoaren antzerako gauzak esango nituzke hemen ere.

    rebelioneko artikulu hori irakurrita izan dut. Ona da; nire ustez, nik agindu nizuena hobea.

    ResponderEliminar