Sareetik kurioseatzen nenbilela, "elpais.com" webguneko artikulu bat irakurri, honako hau esate baterako http://elpais.com/diario/2006/05/09/madrid/1147173858_850215.html, eta atentzioa deitu zidan. Artikulu honetan Madrileko datu batzuk ateratzen ziren, eta honen arabera irakasleen laurden batek esan zuen trato txarrak jaso zuela noizbait bere ogibidean, nire ustez hemen ematen dituzten datuak beharbada exageratuak dira baina aldi berean larriak, oso larriak datu hauek zuzenak izanez gero.
Askotan kontatu digute gure gurasoek beraiek umeak zirenean eskolara joaterakoan behin eta berriro, egunero, tratu txarrak jasotzen zituztela bere irakasleen esku. Pixkanaka egoera obera joan zen eta jada ez dira horrelako egoerak ematen, edo behintzat ez da bat ere normala izaten halakoak entzutea. Beharbada egoera hori superatzeko hartu ziren neurrien artean izan zen irakaslea ikasleekin egoera informalago batera pasatzea izan zen eta segurazki, honen ondoria izaten da irakasleenganako tratu txar kasu ugari hauek. Mutur batetik beste muturrera pasa gara, eta beraz horain egin behar dena da kasu hauetan gogor ekin eta normaltasun egoera batera ailegatzea, ez mutur batean eta ez bestean eta irakasleari BETI errespetuz tratatzen. Horrela ez bada neurri gogorrak hartu behar lirateke, beti ere ikaslearen hezkuntza arrizkuan jarri batik.

Horrelako egoeretan besteek zer egin behar luketen esan beharrean, zuk zer egingo zenukeen pentsatzeko ahalegina egin behar duzu; norbera delako, neurri batean, bizi duen egoeraren erantzulea.
ResponderEliminarHurrengo hausnarketetan kontuan izan dezazun.