Gatazka bi ideien edo beharren arteko talka dela esan dezakegu. Betidanik egon dira gatazkak bizitza sozialean, beraz ez dira ezkutatu behar. Gatazken existentzia onartzea izan behar da lehenengo pausua honi konponbidea bilatzeko.
Gaur egun mutilen artean nesken artean baino gatazka gehiago sortzen dira. Bistan da gatazkak ez direla negatibotzat hartu behar, izan ere, askotan konstruktiboak izan daitezke. Gatazkak ez dira nahitaez biolentziaz gauzatu behar, modu asko daude gatazka bat era onuragarrian konpontzeko.
Gatazka aurkitu ondoren egin behar dugun lehen gauza gatazka bera txikiagotu, garrantzia kenduz, egoera hoztuz, baretuz... Horretarako irakasleak lasaitasunez jokatu behar du, bi aldeekin egon eta norbanakoen ikuspuntua entzunez, horrela bitartekari lana eginez. Beraiekin bilera bat lortu behar du arazoa konpontzeko.
Behin biekin egonda, arazo horri konponbidea aurkitu behar dio. Horretarako haurren kolaborazio eta konpromezua ezinbestekoa da. Bilera modu egokian garatzeko, bakoitzak bere ikuspuntua adierazi beharko du, bestearena ulertu eta konponbidea bilatu non amankomuneko akordio batera heldu behar dira, non bi aldeek irabazten duten.
Ez dakit non kokatu behar dudan hau
ResponderEliminar