sábado, 13 de octubre de 2012

Amanda Todd

Amanda Todd, 15 urteko gazte kanadiarra da. Honek, duela bi egun bere buruaz beste egin zuen, "bullying" arazoak zirela eta. Diotenez, urte asko zeramatzan horrelako arazoekin, eta nahiz eta ikastetxez aldatu, facebooken eta interneten akosoak jasotzen jarraitzen zuen (bere titien argazkiak sarean baitzeuden). Egoera horretan, Amanda alkohola eta drogetan ere sartu zen, errealitateaz ihes egiteko nahian. Ezinezkoa zuen bizitza lasai bat eramatea eta azkenean, Youtubera bideo bat igo ondoren, bere buruaz beste egin du.
Goian Bego Amanda.
http://www.gentevalencia.com/noticias/amanda-todd-de-15-anos-se-suicido-despues-de-sufrir-bullying/16919/

1 comentario:

  1. Zalantza barik, gogorra aukeratu duzun gaia.
    Baina irakaslea naizenez horri ez diot kasurik egingo eta berdin-berdin datorkizu egurra:
    * Zure ikuspegia kazetariarena da horren berri emateko orduan. Zu ez zaude kazetaritzan, ikasgaia ez da kazetaritza-funtzioa.

    Hezkuntza ikuspegia ez duzu ahaztu behar, horri heldu behar diozu-eta.
    Blog honetan egiten dituzuen sarrerak zuen pentsamendu eta hausnarketen erakusgarriak izan behar dira, hezkuntzari, irakaskuntzari eta irakasle-formazioari dagokionean. Benetako balioa, aurkitutako informazioak baino, horren gainean zuok egiten duzuen hausnarketa eta lanketak dauka.

    ResponderEliminar